Crappy bird Jolastu

Bizitza lasaia zen CrapTown-en, baina egun batean, magiaz bezala, Crappy-ri, bertako biztanleetako bat, hegal parea agertu zitzaizkion eta beraz hegan egin zezakeen. Bizilagunek Crappyk hegan egin zezakeela ikusita, amorruz beteta eta jeloskor, bera hil arte bere atzetik joatea erabakitzen dute. Biztanleria haserretu atzetik duela eta bere boterea ondo kontrolatzen ez duela, ez da ohartzen hodiez jositako eremu batean sartzera doala. Kontrola ezazu Crappyk ihes egiten duen bitartean eta bidean aurkitzen dituen oztopoak saihesten lagun iezaiozu.

Publikatze data: 2016
Joku mota: Plataforma, Trebetasuna
Plataforma: Android, PC
Gomendatutako adina: Denak
Lizentzia: Copyright

Kredituak

Sortzailea: Egoitz Eguizabal.

Programazioa

Unity.

Egia, San Sebastián, España