Kaoren laguna pelikanoen uhartean dago bahituta!! Zure misioa: Kaori laguntzea Tximista salbatzen. Abentura ikaragarriak biziko dituzu: munstroen aurka jardun, hegazkinekin batailatu, puzzleak osatu, errealitate birtualaren simulagailuetan irudikatutako lasterketak egin, adimen artifizaldun etsaiekin borrokatu, parapentearekin hegan egin, itsas lasterketan lehiatu... aukera aparta hainbat abentura bizitzeko.
Publikatze data: 2007Istorioa Parisen gertatzen da, 1628. urtean. Xavier kondeak eta Orsini haren laguntzaile maltzurrak D’Artagnan, Aramis eta Athos mosketariak bahitu dituzte eta gaztelu sekretu batera eraman dituzte, Frantziako koroa menderatzeko asmoarekin. Jokalariaren eginkizuna izango da Porthos mosketariari laguntzea haren lagunak salbatzen. Horretarako, berrehun eremutatik baino gehiagotatik igaro beharko du Porthosek: baso zabartsuetatik, ikaragarrizko gazteluetatik, ziega ilun eta hezeetatik... Eremu horietan guztietan, gainera, ezusteko oztopoei egin beharko die aurre: salto egin beharko du, zain...
Publikatze data: 2006Lasterketa ikusgarri honetan, euskara, gaztelania eta ingelesari buruzko hainbat galdera integratuko dira. Horiek ondo erantzuten badira azkarrago joateko gailuak eskuratuko dituzu.
Publikatze data: 2009Abentura ikusgarri honetan, euskara, matematika eta inguruaren azguerari buruzko hainbat jarduera integratu dira, eta ariketei irtenbide egokia aurkitu behar zaie jokoan aurrera egiteko. Jolastuz ikasteko aukera paregabea.
Publikatze data: 2008Armixek basoko erleei lagundu nahi die, eztia lapurtu diena harrapatzen. Izan Armix 21 eszenatokien zehar eta aurkitu erruduna.
Publikatze data: 2007Zornotzako gazte batek, Markus, irakurtzen ari den komikiaren orrietara trasladatua izan da. Argi pistola batekin eta bere buru-azkartasunarekin misio zail bat hasi behar du: iluntasunean murgildu itzal-monstruekin bukatzeko eta Ureshi erreskatatzeko. Horrela bakarrik ahalko du herriari argia bueltatzea.
Publikatze data: 2013Ongi etorri hainbat erronkari aurre eginez sexu heziketaren arloan sakontzeko aukera emango dizun abentura grafikora. Nolakoa zara? Ze behar dituzu? Nola konpon ditzakezu? Nola harremantzen zara zure lagun eta ezezagunekin? Ba al dakizu nola bizi nahi duzun zure sexualitatea arriskurik gabe? Gai hauek eta beste asko, jolas honen bitartez landuko dituzu. Sakatu “play” aukera hasteko.
Publikatze data: 20132024ko ekainaren 6an gaude. Adiba, Alvaro, iris eta Jai 15 urteko lau gazte dira eta nola gertatu den jakin gabe Mirarien enparantzan agertu dira. Bat-batean ingurunea ilundu eta nahastu egin da. Loaldi luze baten ondoren esnatu eta ez dakite non dauden. Plazaren erdialdean josten ari den emakume irribarretsu bat dago eta emakume honek du misterioaren irtenbidea aurkitzeko gakoa. Sumen helburua espainiar kultura, globala bezala ezagutzera ematea da, mendeetan zehar jazo diren gertakari historikoen emaitza. Memoria kulturalaren galtzea da jokoaren ildo nagusia eta jokalariak berak izango du his...
Publikatze data: 02-02-2012Joko dibertigarri honek gai oso serioa jorratzen du: gazteen lan baldintzen inguruan dagoen estabaida. Jokalaria lizentziatu berria da eta bere ametsa lortzeko mailaz igo eta enpresari garrantzitsu bat izatera iritsi beharko du. Bere egoera hobetzeko grinak ez dio ikusten uzten gertatzen ari zaiona: lan honekin denbora galtzen ari dela eta agindupeko hutsa dela. Hainbeste ikasi eta hau da lortu duzun guztia?
Publikatze data: 2012TAK-TAK! Soinua, ilustrazioak eta kulturen arteko laguntasuna biltzen dituen jolasa da. Txalaparta eta Djembearen erritmoak jarraitu Noemi Bellotak egindako margolanekin gozatzeko. Zure irudi kolekzioa sortu eta Twitter edo Facebook erabilita elkarbanatu itzazu.
Publikatze data: 2007