Guillotineren prototipoa 2015ean sortu zen Ludum Dare 33rako 72 orduetan. XIV. mendearen erdialdean, norbaitek burua moztu dio borreroari! Bizirik dago eta berreskuratu nahi du! Kontrolatu borrero burugabea, etsaiak hil eta burua eta indarrak lapurtu. Joko bitxia da, burua erabili beharko duzu. Joko hau Euskal Herrian girotua dago eta gure folklorea eta mitoak errespetuz lantzen erakusten saiatuko gara.
Publikatze data: 2015- Piraten ontzia hondora joan da eta marrazoak zu jateko prest daude! Uxatu arraunarekin kolpekatuz eta uhartera iritsiko zara! - Egiptoko piramide batean harrapatuta zaude! Ihes egiteko, iltzez betetako zutabeak pasatu behar dituzu, baina, nola egin? - Basoko sorginak harrapatu zaitu, eta, ihes egin nahi baduzu, edabe magikoa prestatzen lagundu beharko diozu. - Arabiako gauak guztiz aproposak dira ipuinak kontatzeko. Baina ipuinak kontatzen diskizun agurea zaharregia da eta hitzak nahasi egiten ditu. Lagunduko al diozu? - Kanibalek afaltzera gonbidatu zaituzte, baina menua ez duzu oso gogoko:...
Publikatze data: 2001Letren saltsa: Ahalik eta hitz luzeena osatu emandako letrekin. Zifren saltsa: Gai ote zara zenbaki zehatza lortzeko? Hitz-pasa: Asmatuko al duzu hitza definizioa entzunda? Bortz: Zein da bost letrako hitz ezkutua? Hitz-gurutzatuak: Jolastu hitz gurutzatuekin, eta ikus ezazu zenbat maila gainditzeko gai zaren!
Publikatze data: 2005Pirate Baboon tximino txikiaren uharteko babuinorik zitalena da. Hondamenak eragin ditu bere anti-grabitate izpi pistolarekin, uharteko banana guztiak tirokatu baititu. Orain guztiak flotatzen ari dira. Zer egin dezakegu orain? Tumbili gure heroi adoretsuak abenturari ekin beharko dio. Aitonaren kaskoarekin babestuta abentura zirraragarri batetara botako du bere burua. Babuino gaiztoaren planak hondatu eta uhartea salbatzeko gai izango al zara? Elkar zaitez Tumbilirekin aventura zirraragarri honetara eta etsai ikaragarri hauen kontra borroka egin ezazu. Lagun berriak egin, istorio sinest...
Publikatze data: 2015The Cloud Temple hutsik dauden tenplu batzuen barrena noraezean dabilen arima bakarti baten aurkikunde istorioa da. Erraza eta sinplea den 3D puzzle plataforma non jokalariak ahalmen bakarra duen: zutabeak handiagotu eta txikiagotzea. Mundu misteriotsu honekiko duzun konexioak ingurunea beti nahi izan duzun bezala maneiatzeko aukera eskainiko dizu.
Publikatze data: 2014Mad Dan-en munduan barneratu zaitez! Sartu duten psikiatria-gunetik bere helburua lortzen lagundu beharko duzu: handik lehenbailehen ihes egitea. Bere buru-ahalmen eta Little Johniri (mafioso sinpatikoa) esker “Landare Amorratua” eta “Esku Gogor Kapitaina” bezalako pertsonaia bitxiak ezagutuko dituzu. Hiru agertoki erabat desberdinetan girotutako 150 maila ebatzi behar izango dituzu. Bere naturaz gaindiko botereak konbinatu itzazu eta ireki iezaiozu bidea preso duten erizain bibotetsuen artean.
Publikatze data: 2012Tetris arruntaren antzekoa baino ezaugarri berezi batzuekin. Zein da izen hain arraro honen jatorria? “Clay fighters 63 ⅓”-tik datorren txantxa bat da, 1985ean jaio bainintzen.
Publikatze data: 2013Sokoban-a eta biluzik dauden modeloen irudiak konbinatzen dituen jokoa non maila guztiak gainditzen dituzunean hauek osorik ikusi ahal izango dituzu. Joko japoniarrari leiala da baino emozio apur bat gehitzen dio. Jatorrizkoarekin konparatzen badugu bertsio berri honen maila gehienak ez dira aldatzen baino gutxi batzuk berriak dira. Ea non jartzen dituzun kaxak!
Publikatze data: 1994Tetrisen klona den joko honetan lerroak osatzen dituzun heinean neska eder baten argazkia azalduko zaizu pantailan.
Publikatze data: 1993Jokalari bakoitzak koloretako kuboak jaso eta pantailako behe partean kokatuko ditu. Noizean behin jokalariak kubo lehergarria jasotzen du ere. Azken hau jokalariak kokatzen duenetik 10 segundo behar ditu aktibatua izateko. Aktibatuta daudenean eztanda egiten dute goian, behean, eskuinean edo ezkerrean kolore bereko kuboa topatzen badute. Eztandak inguruko kubo guztiak kolore berekoak bihurtuko ditu. Suntsitutako kuboak lehiakideari transferituak izateko zenbatu egiten dira. Kuboak suntsitzen diren bakoitzean tenporizadorea martxan jartzen da. Denbora bukatu baino lehenago kubo geh...
Publikatze data: 2011