Zure bizitzako froga gogorrenaren aurrean zaude. 12 pub, 12 pinta eta eromena eta alkoholaren abentura handi bat pubez pub.
Publikatze data: 2016Guillotineren prototipoa 2015ean sortu zen Ludum Dare 33rako 72 orduetan. XIV. mendearen erdialdean, norbaitek burua moztu dio borreroari! Bizirik dago eta berreskuratu nahi du! Kontrolatu borrero burugabea, etsaiak hil eta burua eta indarrak lapurtu. Joko bitxia da, burua erabili beharko duzu. Joko hau Euskal Herrian girotua dago eta gure folklorea eta mitoak errespetuz lantzen erakusten saiatuko gara.
Publikatze data: 2015Von Sottendorff baroia bere garaiko aristokrata da. Noblea, presentzia handikoa, XX. mende hasierako sekulako etxe batean bizi da. Nahiz eta bertatik nahi duenean sartzen eta irteten den, ez dakiena da benetan bere adimenaren barruan harrapatua dagoela.
Publikatze data: 2015- Piraten ontzia hondora joan da eta marrazoak zu jateko prest daude! Uxatu arraunarekin kolpekatuz eta uhartera iritsiko zara! - Egiptoko piramide batean harrapatuta zaude! Ihes egiteko, iltzez betetako zutabeak pasatu behar dituzu, baina, nola egin? - Basoko sorginak harrapatu zaitu, eta, ihes egin nahi baduzu, edabe magikoa prestatzen lagundu beharko diozu. - Arabiako gauak guztiz aproposak dira ipuinak kontatzeko. Baina ipuinak kontatzen diskizun agurea zaharregia da eta hitzak nahasi egiten ditu. Lagunduko al diozu? - Kanibalek afaltzera gonbidatu zaituzte, baina menua ez duzu oso gogoko:...
Publikatze data: 2001Pirate Baboon tximino txikiaren uharteko babuinorik zitalena da. Hondamenak eragin ditu bere anti-grabitate izpi pistolarekin, uharteko banana guztiak tirokatu baititu. Orain guztiak flotatzen ari dira. Zer egin dezakegu orain? Tumbili gure heroi adoretsuak abenturari ekin beharko dio. Aitonaren kaskoarekin babestuta abentura zirraragarri batetara botako du bere burua. Babuino gaiztoaren planak hondatu eta uhartea salbatzeko gai izango al zara? Elkar zaitez Tumbilirekin aventura zirraragarri honetara eta etsai ikaragarri hauen kontra borroka egin ezazu. Lagun berriak egin, istorio sinest...
Publikatze data: 2015The Cloud Temple hutsik dauden tenplu batzuen barrena noraezean dabilen arima bakarti baten aurkikunde istorioa da. Erraza eta sinplea den 3D puzzle plataforma non jokalariak ahalmen bakarra duen: zutabeak handiagotu eta txikiagotzea. Mundu misteriotsu honekiko duzun konexioak ingurunea beti nahi izan duzun bezala maneiatzeko aukera eskainiko dizu.
Publikatze data: 2014Hamar mail dituen bideojoko berri honetan aurkituko dituzun pertsonaiekin Celes jaunaren betiko binetekin gehiago gozatu ahal izango duzu.
Publikatze data: 2012Munduaren Amaiera konkistatzea adore handia dutenentzat erreserbaturiko zeregina da. Abentura hau hasiko dutenek arrisku handiak gainditu beharko dituzte. Dibertsioz beteriko jokoa duzu hau: plataformaz aldatu hutsera erori gabe; ihes egin harri erraldoi batek zu zanpatu baino lehen; krokodiloz beteta dagoen ibaian gora joan; kontuz armiarma, saguzar, estalaktita eta bidean aurkituko dituzun ehundaka tranpekin. Zure bidean topatuko dituzun arriskuak saihestu eta Munduaren Amaiera zurea izango da. Zenbat abenturazale behar izango dituzu abentura amaitzeko? Mugimendu bakarra beharko duzu s...
Publikatze data: 2014Etxe zahar bateko eraiste lanetan lurperatuta dagoen dorre arraro bat aurkitu dute. Zure jakin-minak dorrean barneratzera zaramatza eta ulertu egin duzu bertan dauden kristal handi batzuetan jakite garrantzitsua gordeta dagoela. Ezagutza honetara iristeko kristalak bereganatu beharko dituzu. Barneratu zaitez Doctum dorrean.
Publikatze data: 1991Lagunduiozu Trikitxikiri lapurtutako Euskal abestiak berreskuratzen. Sartu zaitez Omako basoaren barrenean, igo zaitez Santa Klarako uharteko itsasargiraino, bilatu Santa Mariako katedralaren barnean. Behin abestiak berreskuratuta, behin eta berriz entzun ahalko dituzu.
Publikatze data: 2010