'Munduan zehar' ipuin interaktiboan, Europan zehar bidaiatuko dugu: Erroma, Berlin, Mosku eta London bisitatuko ditugu. Guk erabakiko dugu zein garraiobide erabiliko dugun, eta hiri bakoitzeko zein lekuak ikusiko ditugun. Abentura hasteko prest?
Publikatze data: 2013'Minotauroaren labirintoan' jokoan, asmakizunak, esaera zaharrak eta Euskal mitologia landuko ditugu. Minotaurorengandik aldendu behar dugu, eta irteera aurkitu behar dugu. Irteerara lehenago heltzeko, objektu magiko batzuk aurkituko ditugu: liburua, edabe magikoa, eta makiltxo magikoa.
Publikatze data: 2013Jokoga Interactivek argitaratutako lehenengo bideojokoa Vr High dugu. Altuera esagutzeko errealitate birtual esperientzia bat da. Edozein mugikorrentzeko errealitate birtualerako gailuetan erabiltzekoa, Google Cardboard bezalako gailu batean. Gozatu garaieraren esperientziaz.
Publikatze data: 2013Ikas eta jolas ezazu gure pirata eroen tripulazioarekin. Ongi pasa ingelesa ikasten duzun bitartean!
Publikatze data: 2014/11/18Duela hamar urte Egean planeta gerran zegoen…. Magoek tregoarik gabeko borroka zuten Methoden. Iparraldea galera handiak izan zituen eta bere lehengaiak urriak ziren. Forunek manarik gabe nekez iraun zezakeen bizirik. Pasesteko gudarosteak urtero Foresura hurbiltzen ziren bertako bizilagunak ikaratu eta hauetako bat bahitzeko asmoz, ohar bakar bat utziz: ez lagundu zuen lagunari bizirik jarraitzea nahi baduzue. Jokoan jarraitu ahal izateko ezkutuan ibili beharko duzu eta nahitaezkoa izango duzu kaparen erabilera. Bidean aurkituko dituzun kutxa magikoak lagungarriak izango zaizkizu.
Publikatze data: 2014Halresa shoot’em up-en mundu geldian berrikuntzak sorrarazi nahi dituen jokoa da. Horretarako galdera hau erantzun beharko duzu: Posiblea al da jokalariak tirokatzen ez dituen shoot'em up-a? Ideia berritzaile honetatik abiatuz, Halresaren gameplay-a musika elektroniko eta milaka kolore tiroen mundu abstraktu batean igarotzen da. Jokoaren helburua etsaia garaitzea da, azken honek egindako tiroak jokalariaren ezkutuan errebotatuaraziz. Baina ezkutua ez da tiro guztiak itzultzeko gai, kolore berdinekoak direnak baizik (ezkutu berdeak bala berdeak itzultzen ditu, ezkutu gorriak bala gorriak, eta...
Publikatze data: 2014Harrapakina eraman ezazu, hil itzazu zonbiak eta esplora itzazu ziegak. Laguntza menuaren bitartez lortuko duzu.
Publikatze data: 2014Lagundu mozkor honi etxera heltzen, gaua luzea izan baita.
Publikatze data: 2014Anima zaitez gure bideojolas berria frogatzera! Mugi ezazu bola, gorantza eta beherantza, eskuinera eta ezkerrera, mapan agertzen diren letrak ikutzen erakusten dizugun hitza bukatzeko eta hurrengo mapara pasatzeko.
Publikatze data: 201348 orduetan egindako joko honek GameBoy edo GameBoy Colorrean “Simon” joko klasikora jolasteko aukera ematen dizu.
Publikatze data: 25-05-2014