Halresa

Halresa shoot’em up-en mundu geldian berrikuntzak sorrarazi nahi dituen jokoa da. Horretarako galdera hau erantzun beharko duzu: Posiblea al da jokalariak tirokatzen ez dituen shoot'em up-a? Ideia berritzaile honetatik abiatuz, Halresaren gameplay-a musika elektroniko eta milaka kolore tiroen mundu abstraktu batean igarotzen da. Jokoaren helburua etsaia garaitzea da, azken honek egindako tiroak jokalariaren ezkutuan errebotatuaraziz. Baina ezkutua ez da tiro guztiak itzultzeko gai, kolore berdinekoak direnak baizik (ezkutu berdeak bala berdeak itzultzen ditu, ezkutu gorriak bala gorriak, etab.). Errebote egin ondoren etsaia jotzen duten balek mindu egingo dute.

Kredituak

Iñigo Otxotorena.