Oihu egiten dugunean soinu-uhinak sortzen ditugu. Joko honen ideia nagusia da soinu-uhin horiek zure aurkariari irabazteko erabiltzea. Oihuka ezazu aurkaria. Gozatu gure bideo-jokoaz!
Publikatze data: 2017Olatuak.
Publikatze data: 2017Bi jokalarik (gorriak eta urdinak) 6x6ko taula bateko lauzak txandaka koloreztatuz joan behar dute. Jokalari baten lauzak bestearen lauzetako bat ukitzen badu, aurkariaren kolorea hartuko du. Taula osoa kolorezko lauzaz beterik dagoenean, lauza gehien koloreztatu dituen jokalariak irabaziko du.
Publikatze data: 2017Joku honen helburua da mundua saguzar batek bezala ikustea. Zerbait ikusteko modu bakarra ekolokalizazio gaitasuna erabiltzea da, eta kobazuloan barrena trabak ekinduz mugitu behar zara.
Publikatze data: 2017Lagundu arratoiei beraien zulora heltzen!
Publikatze data: 2017Bertakoa eta lehiakorra den jokalari anitzeko jolas hau uhin magnetikoetan oinarrituta dago. Pilotekin ‘golak’ zuloetan sartzea da jokalarien helburua, dorre magnetizatuak baliatuz eta elkar eraginez.
Publikatze data: 2017Naufrago bakarti bat zaindu behar duzu, erabil itzazu itsasoko olatuak deriban dauden objektuak berari eramateko eta irla utz ez dezan bermatzeko.
Publikatze data: 2017Zuk, Norman, ihes egin behar duzu. Zure gaitasun sinestesikoak erabiliz labirinto baten barrutik deabru batzuengandik ihes egin behar duzu. Edozein soinu-uhin ikusi ahal izango dituzu. Amesgaiztotik ihes egiteko energia emango dizuten txanponak lortu beharko dituzu. Pantaila bakoitza ezberdina da. Maila bakoitza bata bestearen atzetik sortzen da.
Publikatze data: 2017Symphony World-en soinu-harmonia nagusi da Acuph eta bere lekaioak bizi diren eremu txikian salbu. Acuph harmonia musikala eta soinu atseginak gorroto dituen izaki bat da. Horregatik, soinu guztiak soinu desatsegin bihurtzen ditu gorputzean inplementatuta dituen gailuekin. Symphony World osoa soinu-inbasio batek itxuraldatu du. Dena? Ez, dena ez. Osziloskopio txiki batean Hertz dago, gure heroia. Hertz osziloskopioa kaskoekin musika entzuten ari zen bitartean konpontzen ari zen eta ez da desitxuratu. Osziloskopiotik ateratzean, konpondu behar den soinu desatseginez beteriko mundu bat topatzen...
Publikatze data: 2017Denbora kudeatzeko 2D joko honetan jokalariak telebista kate bat mantendu beharko du telebistako kuotarik eta publizitate diru-sarrera altuenak lortzen saiatzen den bitartean. Erakundearen zailtasunekin eta haren nagusiaren kapritxoekin borrokatu beharko du.
Publikatze data: 2017