Simphony world Jokoaren informazioa eta deskarga

Symphony World-en soinu-harmonia nagusi da Acuph eta bere lekaioak bizi diren eremu txikian salbu. Acuph harmonia musikala eta soinu atseginak gorroto dituen izaki bat da. Horregatik, soinu guztiak soinu desatsegin bihurtzen ditu gorputzean inplementatuta dituen gailuekin. Symphony World osoa soinu-inbasio batek itxuraldatu du. Dena? Ez, dena ez. Osziloskopio txiki batean Hertz dago, gure heroia. Hertz osziloskopioa kaskoekin musika entzuten ari zen bitartean konpontzen ari zen eta ez da desitxuratu. Osziloskopiotik ateratzean, konpondu behar den soinu desatseginez beteriko mundu bat topatzen du. Eta hemen hasten da  abentura...

Publikatze data: 2017
Joku mota: Abentura
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak
Lizentzia: Copyleft
Topaketa: Global Game Jam 2017 Bilbao

Kredituak

Garatzaileak: Enrique Palencia, Jon Cirión, Nagore Reina, David Fernández, Julen Salazar, Urtzi Martínez, Aitor Nogales.

Arriquíbar Plaza, Bilbao, España