Testurik gabe.
Publikatze data: 2014Testurik gabe.
Publikatze data: 2014Bilboko tranbia inauguratu berri dute. Bizirik irauteko gai izango al zara?
Publikatze data: 2014Abentura liluragarri eta heroikoa non zure hanken indarra eta abiadurari esker mundua askatu egingo duzu kamioi eta autoen tiraniarengandik. Hauek arrazoirik gabe zure kontra jarri dira. Aktiba itzazu erresistentziaren kartelak eta egiozu aurre injustizia honi.
Publikatze data: 2014Baxu eta bere senideek Urdaibaira joateko erabakia hartzen dute. Baina zoritxarrez, heldu bezain pronto, ehiztariak agertzen dira eta bere taldeko guztiak ihesi doaz, Baxu berarentzat ezezaguna den Urdaibaiko biosferan bakarrik utzita. Lau jokalari desberdin aukeratu ditzakezu, eta lauren artean jokatu ere. Lagun iezaiezu bere familia aurkitzen.
Publikatze data: 2008Tolosako ihauteriak heldu dira azkenean eta herri osoa dabil parrandan, baina zoritxarrez amama Frantziskaren ardi zuria desagertu da! Nor demontre izan ote da lapurra? Jokalariak detektibe pribatuak izango dira, eta mozorrotuta joango dira pisten bila.
Publikatze data: 2007Mikel eta Maite Albiste egunkariko kazetaria eta argazkilaria dira. Aztarna inspektore ekologistaren desagerketa ikertzen ari dira. Ikerketa honek Euskal Herriko toki ezberdinetara eramango ditu gure bikote protagonista.
Publikatze data: 2007Zugarramurdiko Profeziak esaten du fantasia eta errealitatearen munduak bereistuko direla betirako eta iluntasuna etorriko dela. Natura Zientziak, Geografia eta Historia, eta Euskara eta Literaturari buruzko galderak erantzun beharko ditu erabiltzaileak jokoan zehar aurrera egiteko.
Publikatze data: 20071531. urtea. Xanet Aranburu hamasei urteko gazte getariarra da, eta Ternuara aieneko joan da bakailao-ontzi batean familiaren bizimodua ateratzeko. Hori al da Xaneten arrazoi bakarra? Beste aldetik, bere osabak munduari bira eman zion orain dela 9 urte Juan Sebastian Elcanorekin... eta Mactan irlan ezkutatu zituen objektu baliotsu batzuk.
Publikatze data: 2009Istorioak lo egiteko zailtasunak dituen ume batekin hasten da. Hortik abiatuta, erabiltzailea umearen ametsetan sartuko da bidai fantastiko batean murgilduko diona. Izarretan zehar hegaz ibiliko da, kometekin hitz egingo du eta hauek hiru planetara eramango diote: Planeta Urdinera, Planeta Berdera eta Planeta Gorrira. Planeta bakoitzean pertsonaia desberdinak ezagutuko ditu eta beraiek geroago aplikatu ahal izango dituen gauza desberdinak erakutsiko dizkiote.
Publikatze data: 2012