Gerratik ihes egin behar duen siriar bat zara. Hori lortzeko maila ezberdinetatik pasa beharko zara askatasunera eramango zaituen paterara iritsi aurretik.
Publikatze data: 2016Erabili zure trebezia gaiztoenak Erraldoi kontrolatzeko, zure metalezko erraldoi gorrotagarria. Pilota ezazu Jendarte modernoa zeharkatzeko. Baina, kontuz! Ez da hain erraza izango eta.
Publikatze data: 2018Mezu oso garrantzitsu bat transmititu behar duzu baina horretarako, dirua behar duzu antena bat eraiki eta mezua helarazteko. Obrako atezain gisa, jendea pozik mantendu behar duzu dirua lortu ahal izateko eta zure helburua aurrera atera ahal izateko.
Publikatze data: 2018Joko honetan Interneten zehar bidali eta galdu den BLIND datu pakete bat zara. Topatu zure hartzailea zure barneko radarra erabiliz!
Publikatze data: 2018“Teotl Rise of God” 3D-ko abentura/puzzle eta 3. pertsonako joko bat da non zure Jainko berraragiztatzearen botereak baliatu beharko dituzun eguzkia eta ilargia haien kartzeletatik ateratzeko
Publikatze data: 20178Days - Bakea gure egitekoa da stick bikoitzeko shooter bat da zeinetan ezinbestekoa ez den mertzenario gisa jokatzen duzun G.O.D. Inc.-entzako (“Urrea, Petrolioa eta Diamanteak” ingelesez - GOOD Nasdaq). G.O.D. Enpresa Militar Pribatuen sektorean munduko liderra bihurtu da, eta haren negozio nagusia, bezeroek interes estrategikoak dituzten gatazka eremuetara bakea eramatea da.
Publikatze data: 2017Unforgiven benetako western duelu baten emozio eta tentsioa sentiarazten dizkizun VR joko bat da. Lehiatu zaitez beste jokalari baten aurka milisegundo batek nor bizi eta nor hiltzen den erabaki dezakeen abentura batean…
Publikatze data: 2018StoneHeart tiro-joko batean oinarrituta dagoen 2D-ko plataforma da. Jokoan jokalariak maila bakoitzean aurkezten zaizkion arriskuei aurre egin behar die dituen gezi ezberdinak baliatuz.
Publikatze data: 2016Dynasti Feud plataforma ugaridun bazter-nahasle frenetiko bat da, lehiakorra eta taldeka jolasten dena (2-4 jokalari talde bakoitzeko). Lekuan edo online jokatu daiteke. Erakutsi zure gaitasunak jokoan ageri diren 40 pertsonaiekin, kolpe bakarreko heriotzekin, borrokatzeko mila modurekin eta estilo handiarekin.
Publikatze data: 2016Bi jokalarirentzako pentsatuta dagoen joko lehiakor bat da, bat baten aurka, eta ordenagailu bakar batean jolasten dena. Elektrizitate-sare baten gainean salto egitean datza jokoak, erortzen zaren bakoitzean uhinak sortzen dituzularik. Zure aurkariak berdina egin behar du eta, bietako bat sortutako uhinetako batek harrapatzen badu, kolpe bat galtzen du. 3 kolperekin bizia galtzen duzu, 6 bizi galtzerakoan jokoa galtzen duzu! Gainera, jokalarietako bat hiltzen den bakoitzean jokoan mailaz aldatzen da dibertsio amaigabe bat ziurtatuz (edo behintzat 10 minututako dibertsioa). Hauek dira jolasteko...
Publikatze data: 2017