Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 19

Voodoo Strikers

Piztu zure espiritu lehiakorra jokalari anitzeko joko honekin! Ausaz sortutako eremuekin eta pilota bakoitzarentzat fisikoak diren eremuekin, partida bakoitza erabat desberdina izango da. Aukeratu pertsonaia maitagarri bat eta prestatu familiakoekin eta lagunekin gozatzeko! Joko hau euskaraz jokatu daiteke PC eta Nintendo Switch plataformetan. Jatorriz euskaraz sortutako jokoa da.

Publikatze data: 2024
Joku mota: Kirola
Plataforma: Nintendo Switch, PC
Gomendatutako adina: Denak

Live Cycling Manager 2

Live Cycling Manager-en jokalari bakoitzak klub bat sortu eta kudeaketa osoa eramaten du: itzulietako izen ematea, txirrindulariak, estrategiak, entrenamenduak, lekualdatzeak eta askoz gehiago. Jokalaria txirrindulari talde profesional baten kirol zuzendari bilakatzen da. Bakoitzak klub bat sortu eta bere gustura pertsonalizatzen du. Nahi dituen txirrindulariak kontratatu, entrenatzaileak, psikologoak, medikuak, mekanikoak… Finantzak kontrolatu eta bere ametsetako kluba kudeatu. Klub bakoitzak denboraldian zehar agertuko diren zailtasunei aurre egin beharko die. Itzuli handiak pre...

Publikatze data: 2018
Joku mota: Estrategia, Kirola
Plataforma: Android, iOS
Gomendatutako adina: Denak

Kopanito All-Stars Soccer

Futbol azkarreko partida, zelaian arbitrorik gabe eta superbotere zoroekin! Agian ez dirudi serioa, baina bermatzen dugu hala dela. Kopanito-ren partidaren motorra ondo orekatuta dago eta jokalariaren gaitasunetan oinarrituta dago erabat.

Publikatze data: 2016
Joku mota: Indie, Kirola
Plataforma: Linux, Mac OS, PC, Steam
Gomendatutako adina: Denak

Relevo's Snowboarding

Relevo Snowboarding Munduko Txapelketan sartzera zoaz! Lehiaketak 16 etapa ditu guztira, denak erronkaz beteriko zirkuitu ederrak. Erabil ezazu zure trebetasuna erlojuaren kontrako lasterketa zoro honetan, estiloa eta abiadura esperientzia desberdinak menderatzen dituzun bitartean! Irakurri tentuz kontrolei buruzko informazioa, eta nola egin trikimailu libreak!

Publikatze data: 2020
Joku mota: Kirola, Lasterketa
Plataforma: MSX
Gomendatutako adina: Denak

Jai Alai

Euskal pilotako simulagailua. 1 diskoa (CD-ROM) : soinua eta koloretan

Publikatze data: 2001
Joku mota: Kirola
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Mundial de fútbol

Jokoak 90.hamarkadako Italiako FIFAren Munduko Kopa atalean parte hartzeko aukera ematen du. Mundial aurreko bat (aukeratzen dugun bi selekzioen lagunartekoa), entrenamendua eta demo modua jokatu. Simulazioa goitik beherako ikuspegian garatzen da. Porterietara Scrollaren bitartez iristen da.

Publikatze data: 1990
Joku mota: Kirola
Plataforma: Amstrad CPC, ZX Spectrum
Gomendatutako adina: Denak

Golden basket

Golden Basket 1990an sortu zen mahai gaineko ordenagailurako saskibaloi-jolasa da. Opera Soft-ek garatu eta argitaratu zuen Opera Sports markaren barruan. Jolasak bost alde batera partidua erakusten du, eta albo bateko ikuspegia ematen du.

Publikatze data: 1990
Joku mota: Kirola
Plataforma: Amstrad CPC, Msx 2, PC DOS, ZX Spectrum
Gomendatutako adina: Denak

Estropadak

Helburua: Kontxako bandera irabaztea. Zure indar guztia beharko duzu beste traineruak atzean uzteko, baina kolpez gehiegi nekatu gabe, bestela ez zara ziabogara iritsiko eta ezingo duzu helmugako balizan zure arraunak altxa. Aukeratu zure kolorea, eta hasi arraun egiten!!!

Publikatze data: 2000
Joku mota: Kirola, Estrategia
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

Mendizaleak

Bi aukera jolasteko: - Harriko eskalada: tontorrera iristeko bide zuzen bakarra dago. Desbideratzen bazara eta segidan bi hutsegite egiten badituzu, sokatik zintzilik geldituko zara metro batzuk beherago. Gogoan izan denbora mugatua duzula bi eskalatzaileekin gora iritsi ahal izateko. - Everest mendiaren eskalada: Munduko mendirik garaiena eskalatzera zoaz eta horrek bere zailtasunak ditu. Jokoaren aurreko fasean ez bezala, oraingoan bi eskalatzaileak sokaz lotuta doaz eta aldi berean mugitzen dira. Gogoan izan denbora mugatua duzula zure ikurrina Everest mendiaren gailurrean jarri ahal izatek...

Publikatze data: 2000
Joku mota: Abentura, Kirola, Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

Hamster basket

Diberti zaitez basket joko honekin eta hautsi itzazu munduko errekorrak. Zure trebetasuna eta kontzentrazioari esker erakutsi ezazu hamsterrak saskiratzen hoberena zarela! Nola jolastu: Hamsterra geldiarazi nahi baduzu ikutu ezazu airean dagoenean. Saskiratzeko apuntatu eta tiro egin! Behetik botatzen baduzu, puntu gehiago jasoko dituzu! Jaurtiketa garbiekin puntu gehiago lortuko dituzu! Jokoa gure hamster Willyren omenez egin dugu. Gizajoak mahaitik behera botatzeko ohitura du eta beti adi egon beharra dugu. Lagundu iezaguzu gure hamster maitea salbatzen!

Publikatze data: 2014
Joku mota: Kirola, Trebetasuna
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: Denak