Aukeratu bilaketa irizpideak

    1985 2025

          Bideo-joko kopurua: 565

          Barbantxo 3D

          Barbantxo ipuin klasiko baten moldaketa da. Ipuin interaktibo honekin jolastu, ikusentzunezko efektuekin gozatu eta ipuina entzun edota irakurri daiteke. Gainera abentura honen bideoak 3Dan daude, aplikazioan bertan 3D betaurrekoak modu errezean egiteko gida eskaintzen da. Hauekin bideoak ikustea gozagarriagoa da. Barbantxok umeen sormena eta irudimena estimulatzen ditu. Era berean naturaren mundura gerturatzen ditu, baserri-giroan oinarrituta baitago. “Barbantxo”k familia-giroan jolasteko aukera bikaina eskaintzen du. Gozatu ezazue Barbantxoren ilustrazio eta soinu-banda originalekin!

          Publikatze data: 2015
          Joku mota: Heziketa jolasa
          Plataforma: iTunes, Android
          Gomendatutako adina: Denak

          WALIKALE: Zein da mundua aldatzeko zure mugikorra?

          Flying Dodosek (Portugalete, Bizkaia) sortutako joko hezitzailea, Alboan ONGDaren “odolaren mineralak”-ekin bukatzeko kanpainaren barruan. Abentura grafiko bat da, non jokalariek munduan zehar bidaiatu behar dute, telefono higikorren fabrikazioaren atzean dauden sekretuak argira ateratzeko nahiarekin.

          Publikatze data: 2015/09/24
          Joku mota: Heziketa jolasa
          Plataforma: PC, Android, iTunes, Mac OS
          Gomendatutako adina: 7+

          8 Days

          G.O.D Inc. (Gold Oil and Diamonds Inc. - GOOD Nasdaq) konpainia militar pribatuen (KMP) buruzagia bihurtu da. Bere negozio nagusia, bere bezeroek interes estrategikoak dituzten gatazka tokietara bakea eramatea da. Zure lehen eginkizuna konpainiako erabili eta botatzeko mertzenario bezela ekialdera bidaiatzea izango da, munduko maila altuko jendeari bere eguneroko sushia hartzea eragozten dien arroz bahitura mundiala apurtzera. Zure helburua bertako diktadore militarra limurtzea izango da arroz bahitura bukatu dadin.

          Publikatze data: 2015/12/09
          Joku mota: Trebetasuna, Abentura, Tiro
          Plataforma: PC
          Gomendatutako adina: 16+

          Los delirios de Von Sottendorff y su mente cuadriculada

          Von Sottendorff baroia bere garaiko aristokrata da. Noblea, presentzia handikoa, XX. mende hasierako sekulako etxe batean bizi da. Nahiz eta bertatik nahi duenean sartzen eta irteten den, ez dakiena da benetan bere adimenaren barruan harrapatua dagoela.

          Publikatze data: 2015
          Joku mota: Adimena, Plataforma
          Plataforma: Nintendo 3DS
          Gomendatutako adina: Denak
          Irudia

          Estropadak

          Helburua: Kontxako bandera irabaztea. Zure indar guztia beharko duzu beste traineruak atzean uzteko, baina kolpez gehiegi nekatu gabe, bestela ez zara ziabogara iritsiko eta ezingo duzu helmugako balizan zure arraunak altxa. Aukeratu zure kolorea, eta hasi arraun egiten!!!

          Publikatze data: 2000
          Joku mota: Kirola, Estrategia
          Plataforma: PC
          Gomendatutako adina: Denak

          Mendizaleak

          Bi aukera jolasteko: - Harriko eskalada: tontorrera iristeko bide zuzen bakarra dago. Desbideratzen bazara eta segidan bi hutsegite egiten badituzu, sokatik zintzilik geldituko zara metro batzuk beherago. Gogoan izan denbora mugatua duzula bi eskalatzaileekin gora iritsi ahal izateko. - Everest mendiaren eskalada: Munduko mendirik garaiena eskalatzera zoaz eta horrek bere zailtasunak ditu. Jokoaren aurreko fasean ez bezala, oraingoan bi eskalatzaileak sokaz lotuta doaz eta aldi berean mugitzen dira. Gogoan izan denbora mugatua duzula zure ikurrina Everest mendiaren gailurrean jarri ahal izatek...

          Publikatze data: 2000
          Joku mota: Abentura, Kirola, Trebetasuna
          Plataforma: PC
          Gomendatutako adina: Denak

          Wake up juice

          Gaupasa egin ondoren gure heroiak kriston ajea du eta afari familiar batera joan beharra dauka. Zer egingo duzu orain? Konponbide bakarra dago: zuku iratzartzailea. Baino oztopoak daude: zure garuna, gibela eta hankak. Zutik egon, alkohola metabolizatu eta zuku iratzartzailearen formula gogoratu beharko duzu. Jolasteko argibideak: Helburua zuku iratzartzailearen lau osagaiak asmatzea da. Hiru minijoko dira: - Eskuin-ezker gezien bitartez gure heroia zutik mantendu beharko duzu. Erortzen bada, denbora galduko duzu. - Hiru piezetako konbinazioak egin beharko dituzu saguarekin klik egin eta el...

          Publikatze data: 2015/01/25

          The [Flujagegaimen] great and incredible quest

          Flujagegaimen-a aurkitu nahi baduzue zuk eta zure kideek aztarnak jarraitu beharko dituzue. Mundua esploratu eta zure bidean topatzen dituzun izakiekin hitz egiten baduzu objetua edo zure patu izugarria aurkituko dituzu.

          Publikatze data: 2015/01/25

          The village

          Baliabideak kudeatzeko joko honetan jainko bat zara eta zure jarraitzaileak (bertako herritar mutuak) dira kudeatu beharko dituzun baliabideak. Xamanaren eta testu aginteen bitartez hitz egin ahal izango duzu beraiekin. Gosez edo beraien artean hil baino lehen sakrifizio bat osatzen ladundu beharko diezu. Laguntzarik gabe jolastu ahal izango duzun joko oso erraza da.

          Publikatze data: 2015/01/25
          Irudia

          Goldfish memory

          Marrazki bizidunekin eginiko jokoa non arraintxo batzuk itsasoan bizirik irauten lagundu beharko dituzu. Eman iezaiezu aukera bat!

          Publikatze data: 2015/01/25