Wake up juice Informazioa eta deskarga

Gaupasa egin ondoren gure heroiak kriston ajea du eta afari familiar batera joan beharra dauka. Zer egingo duzu orain? Konponbide bakarra dago: zuku iratzartzailea. Baino oztopoak daude: zure garuna, gibela eta hankak. Zutik egon, alkohola metabolizatu eta zuku iratzartzailearen formula gogoratu beharko duzu. Jolasteko argibideak: Helburua zuku iratzartzailearen lau osagaiak asmatzea da. Hiru minijoko dira: - Eskuin-ezker gezien bitartez gure heroia zutik mantendu beharko duzu. Erortzen bada, denbora galduko duzu. - Hiru piezetako konbinazioak egin beharko dituzu saguarekin klik egin eta elementuak trukatuz. Konbinazioak lortzen dituzunean osagai magikoak ebazten lagunduko dizuten hizkiak agertuko zaizkizu. Letra bakoitzak garunaren atalekin bat egiten duten kolore-gakoak ditu. - Garunaren atal bakoitzean klika egin eta letrak mugitu beharko dituzu hitz magikoa aurkitzeko. Letra okerra idatzi edo garunaren atalez erratzen bazara, denbora galduko duzu.

Publikatze data: 2015/01/25
Topaketa: Global Game Jam 2015 Iruña

Kredituak

Valnar games.

- Grafikoak: Abbywan (Mariluz Triñanes).

- Programazioa: Valnar (Marcos Paulis).

Programazioa

Unity.