Musikaren doinuz mugitzen den hiri baketsu batean Catuccino izeneko katu bat bizi da, bere jabeaz nazkatuta dagoena. Honek etxetik ihes egitea erabakitzen du eta iraultza bat hasten dela hirian. Vexak bezala jokatzen du, bere katu Catuccino aurkitzeko etsita, bere bila irtetea erabakitzen du, etxera bueltan eramateko.
Publikatze data: 2023Ikku mendi gailurrera iritsi eta iparraldeko argiak ikusteko ametsa betetzen ari den bitartean, izotz-aro batek uhartea mehatxatu eta parean aurkitzen den guztia izozten du. Anyu izeneko antzinako zibilizazio bateko lagun berrien laguntzarekin, Ikkuk suntsipenaren aurka borrokatuko du datorren artiko hau gailentzeko asmoz.
Publikatze data: 2023Rider, patinatzaile aparta, eguzki-sisteman zehar bidaia bat egiteko zorian dago, hondamendi batek gu guztiok salbatzeko bidean jarri ondoren. Skate-a hartuta planeta desberdinetan zehar ariko gara jauzika eta trikimailuak egiten.
Publikatze data: 2023Mariok eta Luigik bilaketa bat egin behar dute "Dinosaur Land" salbatzeko eta Toadstool printzesa Bowserreko atzaparretatik erreskatatzeko.
Publikatze data: 1990Veloren jokalari anitzeko voxel RPG jolasa da, Rust hizkuntzan idatzia. Cube World, Legend of Zelda, Breath of the Wild, Dwarf Fortress eta Minecraft bezalako jokoetan inspiratua dago.
Publikatze data: 2018Txori pixelatu batek gainditu behar dituen erronken inguruko jokoa. Igo, ibili, eta hegan egin Picohalcon Probintzia Parkeko mendiko paisaia lasaietan zehar gailurrerako bidean.
Publikatze data: 2019Powa izeneko izakitxoa kontrolatuko dugu: bere jaioterriko gaitza osatzeko beharrezkoa duen sendabelarra aurkitu du abentura luze baten ostean, eta etxerako bidean lagunduko diogu. Lau mundu —eta gehiago— zeharkatu eta garaitu beharko ditu Powak lorearen bila. Jauzika ariko gara gehienbat, baina arerioak burbuila erasoarekin garaitzen eta erronkak gainditzen ere ibiliko da izakitxoa. Mundu bakoitzaren amaieran, izan behar den moduan, buruzagi arriskutsuei aurre egin beharko diegu.
Publikatze data: 2020Astrality, shoot ‘em up erako jokoa da (etsai edo oztopoak lehen pertsonan tirokatzekoa), estetika retrofuturista duena. Sari ehiztariaren rola beteko dugu: Space Harrier edo Novastorm klasikoen mekanikak inspirazio iturritzat hartuta, gure ontzia gidatzen ariko gara shoot ‘em up tituluan.
Publikatze data: 2023SYZYGY: The Power of the Eclipse, adin guztietarako plataforma eta puzzleen abentura exotikoa da. Hiru dimentsioko plataforma joko honetan Itzel eta Itzenne heroien leinuko neba-arrebek antzinako gaizkiari aurre egin beharko diote Sizigia gertatu aurretik.
Publikatze data: 2023Survival horror beldurrezko joko klasikoen mekanikak bereganatzen dituen indie abentura da Signalis.
Publikatze data: 2022