Izoztutako unai batek bere mundua berotu nahi duen gaiztoaren atzetik doa. Egoera hau sahisteko bere hotz/bero pistola erabili beharko du.
Publikatze data: 25-05-2014Croissant jeneral gaiztoaren soldaduek hiria inbaditu dute… berriro. Herritarrek itxaropen bakarra dute: heroi batek gorila mutante gaiztoen gudarostea garaitu eta ikurrina zuri-urdina berreskuratzea.
Publikatze data: 25-05-2014Bilbotarren eraso batek Donosti Island-en subiranotasuna mehatxatu du eta zu bertan zaude. Ausarten garaia da eta tankeak eta metrailadoreak dituen sukaldarien gudaroste bat antolatu dute Kursaalen. Bilbotarrak alde zaharretik eta Victoria Eugeniatik datozte. Beti nahi izan dute Kursaala bereganatu, baino Gugenheim-arekin konformatu behar izan zuten. Orain erasora pasatu egin dira.
Publikatze data: 25-05-2014Quoridoren helburua taularen muturrera heltzen lehena izatea da. Baino ez da batere erraza izango, aurkariak hesiak jarriko dizkizu zure bidean. Ez arduratu, irteera bat dago beti. Baina, nork aurkituko du biderik motzena?
Publikatze data: 2013Ez ezazu matxinada onartu! Hauek antzeslekura iritsi baino lehen hil itzazu. ORG-ak eromenez hiltzen du! Jokoa 2004ko abenduaren 24ean egin zen 12. Euskal Encounterreko matxinadaren parodia duzu hau. Egun hartan ehundaka pertsonak kontzertu baten aurka matxinatu ziren , aulkiak jaurtiz eta antzeslekua inbadituz.
Publikatze data: 2013Duck Hunt 8 biteko Nintendo klasiko zaharraren konbertsioa da. Pantailan azaltzen diren ahateei tiro egin beharko diezu. Baino desberdintasun bat dago ordea: Nintendo pistola mitikoa erabili ordez zure behatza erabili beharko duzula ahateak ehizatzeko. Jokoa oso sinplea da: guk galdu arte txandak pasatu eta gero eta ahate gehiago hil beharko dituzu puntuazio altuagoak egin ahal izateko. Zeinen erraza, ezta?
Publikatze data: 2013Tetris arruntaren antzekoa baino ezaugarri berezi batzuekin. Zein da izen hain arraro honen jatorria? “Clay fighters 63 ⅓”-tik datorren txantxa bat da, 1985ean jaio bainintzen.
Publikatze data: 2013n
Publikatze data: 2013Jokoaren helburua ahal den etsai geihen akatzea da, beraien gainean salto eginez, eta ez uztea beraiek zu akatzea, noski. Etsaia iristen bada pantailaren goiko partean dagoen banderara eta lortzen badu hor egotea denbora nahikoa, galduko duzu jokoa.
Publikatze data: 2013