Dynasti Feud plataforma ugaridun bazter-nahasle frenetiko bat da, lehiakorra eta taldeka jolasten dena (2-4 jokalari talde bakoitzeko). Lekuan edo online jokatu daiteke. Erakutsi zure gaitasunak jokoan ageri diren 40 pertsonaiekin, kolpe bakarreko heriotzekin, borrokatzeko mila modurekin eta estilo handiarekin.
Publikatze data: 2016Zenbait lagunek galdetu izan didate ea atzera itzultzea posible den; baina ez, gure pertsonaia aurrerantz doa, gora igo, tranpak eta ateak aktibatu, bideak zabaldu… zure arreta guztia behar du, bestela, ezinbestean hilda amaituko duzu (ez da bug bat, zu zara trabatuta amaituko duena, beraz, gauzak bi aldiz pentsatu behar dira). Pertsonaia kontrolatzeko bi botoi erraz ditugu: salto egin, mugitzeko, edota buruaz beste egiteko, zeren eta gaizki edo blokeatuta amaituko baduzu… hobe denbora aurreztu. Akatsa egin duzun lekutik apur bat lehenagoko kontrol-puntu batean agertuko zara berr...
Publikatze data: 2016Bi jokalarirentzako pentsatuta dagoen joko lehiakor bat da, bat baten aurka, eta ordenagailu bakar batean jolasten dena. Elektrizitate-sare baten gainean salto egitean datza jokoak, erortzen zaren bakoitzean uhinak sortzen dituzularik. Zure aurkariak berdina egin behar du eta, bietako bat sortutako uhinetako batek harrapatzen badu, kolpe bat galtzen du. 3 kolperekin bizia galtzen duzu, 6 bizi galtzerakoan jokoa galtzen duzu! Gainera, jokalarietako bat hiltzen den bakoitzean jokoan mailaz aldatzen da dibertsio amaigabe bat ziurtatuz (edo behintzat 10 minututako dibertsioa). Hauek dira jolasteko...
Publikatze data: 20171-4 jokalari. Ausaz sortzen diren olatuei salto egitean datza jolasa, zenbat eta olatu gehiagori salto egin orduan eta hobeto. Jokoaren helburua beste jokalariek baino gehiago bizirik irautea da, eta bakarka jolasten ari bazara, berriz, ahalik eta gehien bizirautea.
Publikatze data: 2017LAN tirogile frenetikoa! Akabatu zure etsai ikusezinak uhin-armarekin! Erne ibili uhin-leherketetan babes-gabe egoteaz. *Kontuz ibili Windows-en firewall-arekin jolasten duzun lehen aldian.
Publikatze data: 2017Oihu egiten dugunean soinu-uhinak sortzen ditugu. Joko honen ideia nagusia da soinu-uhin horiek zure aurkariari irabazteko erabiltzea. Oihuka ezazu aurkaria. Gozatu gure bideo-jokoaz!
Publikatze data: 2017Olatuak.
Publikatze data: 2017Bi jokalarik (gorriak eta urdinak) 6x6ko taula bateko lauzak txandaka koloreztatuz joan behar dute. Jokalari baten lauzak bestearen lauzetako bat ukitzen badu, aurkariaren kolorea hartuko du. Taula osoa kolorezko lauzaz beterik dagoenean, lauza gehien koloreztatu dituen jokalariak irabaziko du.
Publikatze data: 2017Joku honen helburua da mundua saguzar batek bezala ikustea. Zerbait ikusteko modu bakarra ekolokalizazio gaitasuna erabiltzea da, eta kobazuloan barrena trabak ekinduz mugitu behar zara.
Publikatze data: 2017Lagundu arratoiei beraien zulora heltzen!
Publikatze data: 2017