Mikel eta Maite Albiste egunkariko kazetaria eta argazkilaria dira. Aztarna inspektore ekologistaren desagerketa ikertzen ari dira. Ikerketa honek Euskal Herriko toki ezberdinetara eramango ditu gure bikote protagonista.
Publikatze data: 2007Zugarramurdiko Profeziak esaten du fantasia eta errealitatearen munduak bereistuko direla betirako eta iluntasuna etorriko dela. Natura Zientziak, Geografia eta Historia, eta Euskara eta Literaturari buruzko galderak erantzun beharko ditu erabiltzaileak jokoan zehar aurrera egiteko.
Publikatze data: 20071531. urtea. Xanet Aranburu hamasei urteko gazte getariarra da, eta Ternuara aieneko joan da bakailao-ontzi batean familiaren bizimodua ateratzeko. Hori al da Xaneten arrazoi bakarra? Beste aldetik, bere osabak munduari bira eman zion orain dela 9 urte Juan Sebastian Elcanorekin... eta Mactan irlan ezkutatu zituen objektu baliotsu batzuk.
Publikatze data: 2009Istorioak lo egiteko zailtasunak dituen ume batekin hasten da. Hortik abiatuta, erabiltzailea umearen ametsetan sartuko da bidai fantastiko batean murgilduko diona. Izarretan zehar hegaz ibiliko da, kometekin hitz egingo du eta hauek hiru planetara eramango diote: Planeta Urdinera, Planeta Berdera eta Planeta Gorrira. Planeta bakoitzean pertsonaia desberdinak ezagutuko ditu eta beraiek geroago aplikatu ahal izango dituen gauza desberdinak erakutsiko dizkiote.
Publikatze data: 2012Lur planetaren extralurtarren mehatxua jasaten ari da. Zu zara Lur planetaren gure itxaropena.
Publikatze data: 2012'Minotauroaren labirintoan' jokoan, asmakizunak, esaera zaharrak eta Euskal mitologia landuko ditugu. Minotaurorengandik aldendu behar dugu, eta irteera aurkitu behar dugu. Irteerara lehenago heltzeko, objektu magiko batzuk aurkituko ditugu: liburua, edabe magikoa, eta makiltxo magikoa.
Publikatze data: 2013Mago handien hirugarren garaian, Tarok maisuak eguzki-meteoro baten hondakinekin urrezko ezkutu bat egin zuen eta bertan hurrengo elezaharra idatzi zuen: "BOSGARREN AROAREN BOSGARREN HILABETEKO BOSGARREN EGUNA" Handik gutxira mago handia hil egin zen eta ezkutua bere jaiotze-herrixkako tenplu sakratuan zainduta geratu zen. Harrezkero, elezaharrak kontatzen duenez, urrezko ezkutuak NARGOORTeko biztaleak sorginkerietatik babesten ditu. guztietako eta gaitzaren indarretako NARGOORT-etako biztanleak babesten ditu. Baina bosgarren aroko laugarren hilabetean,...
Publikatze data: 1990Motorra hondatu zaio Amazoniako oihana zeharkatzen ari den hegazkin txiki bati eta ezinbesteko lurreratzea egin behar izan du. Istripuan pilotua hil da baino Keorg Kraken, oihanaren arriskuak ondo ezagutzen dituen esploratzaile famatua, eta Susan Vattan doktorea bizirik atera dira. Gertaera ondoren konorterik gabe egon dira aldi batez, baso itxian zelatan zuten mehatxuaren berri izan gabe. Keorgek konortea berreskuratzen duenean sufritu duten katastrofeaz ohartuko da. Susan! Oihu egingo du itxaropen handirik gabe. Hasieran ez du ezer ulertzen. Bakarrik dago pilotuaren gorpuarekin e...
Publikatze data: 1990Ebaristo eta bere bikotekidea zoriontsu bizi ziren Punkylandiako behe auzo batean. Baino zorigaiztoko egun batean rockers izeneko gaizkile-taldea agertu zen, hiriko biztanleak ikaratu eta Ebaristoren bikotea bahituz. Egoera jasanezin honen aurrean gure heroiak hiritarrak eta neska salbatzeari ekingo dio. Aurkituko dituen oztopo ugariak saihestu, Rocker maltzurren kontra borroka egin eta neska bahituta duten lekua aurkitu beharko du. Guzti hau lortzen duenean Punkylandia berriz hiri askea izango da eta zu zure bikotekidearekin zoriontsu biziko zara.
Publikatze data: 1988Umbra chronicles akzio eta abenturazko side-scrolling jokoa fantasiazko steampunk mundu batean garatzen da. Jokalariek Damara hiria hartu nahi duten izaki maltzur batzuen kontra borroka egin beharko dute.
Publikatze data: 2013