Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 264

Malaika

Malaika MSX sistemara itzuli egin da eta honi esker zuk lehenengo aldiz bere abenturak joko mota desberdin batean disfrutatzeko aukera izango duzu. Goza ezazu 16KB bakarrik dituen joko honekin. Bubble Bobble bezalako 80eko hamarkadako plataforma klasikoa non abesti itsaskor, koloredun irudi pila eta akzio asko aurkituko duzun. Prehistoric World erreinu baketsua eraso egin dute! Espazio urruneko monstruo arraro talde batek planetako bazter guztiak inbaditu ditu. Zer egin dezakegu? Mailaka, Prehistoric world-eko printzesa gaztea egoera hau aldatzeko premia larriaz ohartu egin da. Jasanezina da!...

Publikatze data: 2013
Joku mota: Plataforma
Plataforma: Msx 2
Gomendatutako adina: Denak

Recuper Acción

Juan Torresen autoak desegiteko lantegian lan egitea ez da, ez, makala.  Zure lana ongi egin nahi baduzu prozesu guztiak ikasi eta jarraitu beharko dituzu. Iristen diren autoen harrera, deskontaminazioa eta piezen berreskuratzea eta salmenta burutuko duzu eta azkenik hondakinak desfragmentadorara eraman beharko dituzu. Zortzi ordutako lanaldia pozik eta harro bukatzeko proba guztiak pasa beharko dituzu. Ezagutu ezazu barnetik kotxeak desegiteko lantegi bat eta gozatu emozioz beteriko joko honekin.

Publikatze data: 2013
Joku mota: Puzzle, Simulazioa, Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

Social Battle

Bi edo jokalari gehiagoren artean aritzeko erronka intelektual honek zure arreta desbideratzen duten elementu bisualak alde batera uzten ditu. Honela zure benetako interesean  kontzentratu ahal izango duzu, hau da, estrategia hutsean.

Publikatze data: 2012
Joku mota: Estrategia
Plataforma: Android, iTunes, PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Parchis Stars

Partxis berri eta desberdin honetara jolastera ausartu zaitez! Hau duzu jokalari bat baino gehiagoren artean eta online jolasteko aurkituko duzun partxis dibertigarriena! Dohainik eta publizitaterik gabekoa! Partxis tradizionala goitik behera aldatu duen jokoa. Hauek dira, beste batzuen artean, dituen nobedadeak: Partidak zure gustura pertsonalizatu ditzakezu: aukeratu nahi duzun dado, jokalari eta fitxa kopurua. - Taularen beste aldera joateko dituzun laukiak eta halabeharraren erruleta aktibatu itzazu - Eskura itzazu txanponak zure abatarra pertsonalizatzeko behar dituzun jantzi eta osaga...

Publikatze data: 2013
Joku mota: Mahai jokoak
Plataforma: PC, Android, iTunes
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

La corona encantada

Istorio batek kontatzen du antzinako Hyoth herrialdeko erregeek sorgindutako koro bat zeramatela eta errege izateko gaitasuna koro honi esker bereganatzen zutela. Behin batean erret aholkulari zitalak botere guztia beretzat eskuratu nahian, bere sikarioetako bat bidali zuen koroa lapurtzera. Azken honek aholkulariaren esanei entzungor eginez koroa buruan jarri zuen. Koroa ez zegoen gustura egoera berri honekin, bere nagusi berria hutsaren pare zela uste bait zuen. Zeharo haserretuta sikarioa madarikatu, bere gorputza urre txanponetan bihurtu eta laster gaizkilearen emaztea izango zena izoztu e...

Publikatze data: 2009
Joku mota: Abentura
Plataforma: Msx 2
Gomendatutako adina: Denak

Frontón

Fronton izeneko joko honekin Aspe eta Asegarceko jokalari profesionalekin jolastu ahal izango duzu. Pelotarien animazioak egiteko pertsona errealen mugimenduak antzematen dituen teknologia sofistikatua erabili dute. Pelotari birtualaren gaitasun fisikoak (indarra, teknika eta abiadura) bat datoz irudikatzen duen pelotari errealak denboraldian izan duen jokoarekin. Zer eskaintzen dizu: - Banakako edo binakako txapelketa jolastu - Nahi dituzun kokapen, jokalari eta tantoak jolastu - Aspe eta Asegarceko 10 pelotari aukeran dituzu - Zazpi pilotaleku garrantzitsuenak IPhone, iPad, smartphone...

Publikatze data: 2014
Joku mota: Kirola
Plataforma: Android, iTunes
Gomendatutako adina: Denak

La ruleta del cambio climático. Bideojokoa

Gaur egun lurrak jasaten ari den klima aldaketaren ikerketa duzu honako hau. Egoera honi aurre egiteko hartu beharreko neurriak jasotzen ditu eta hiritarrak konzientziatzeko bideojoko batek osatzen du.

Publikatze data: 02-05-2010
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Tales of Ureshi

Zornotzako gazte batek, Markus, irakurtzen ari den komikiaren orrietara trasladatua izan da. Argi pistola batekin eta bere buru-azkartasunarekin misio zail bat hasi behar du: iluntasunean murgildu itzal-monstruekin bukatzeko eta Ureshi erreskatatzeko. Horrela bakarrik ahalko du herriari argia bueltatzea.

Publikatze data: 2013
Joku mota: Abentura
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Sum

2024ko ekainaren 6an gaude. Adiba, Alvaro, iris eta Jai 15 urteko lau gazte dira eta nola gertatu den jakin gabe Mirarien enparantzan agertu dira. Bat-batean ingurunea ilundu eta nahastu egin da. Loaldi luze baten ondoren esnatu eta ez dakite non dauden. Plazaren erdialdean josten ari den emakume irribarretsu bat dago eta emakume honek du misterioaren irtenbidea aurkitzeko gakoa. Sumen helburua espainiar kultura, globala bezala ezagutzera ematea da, mendeetan zehar jazo diren gertakari historikoen emaitza. Memoria kulturalaren galtzea da jokoaren ildo nagusia eta jokalariak berak izango du his...

Publikatze data: 02-02-2012
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

Lanian

Joko dibertigarri honek gai oso serioa jorratzen du: gazteen lan baldintzen inguruan dagoen estabaida. Jokalaria lizentziatu berria da eta bere ametsa lortzeko mailaz igo eta enpresari garrantzitsu bat izatera iritsi beharko du. Bere egoera hobetzeko grinak ez dio ikusten uzten gertatzen ari zaiona: lan honekin denbora galtzen ari dela eta agindupeko hutsa dela. Hainbeste ikasi eta hau da lortu duzun guztia?

Publikatze data: 2012
Joku mota: Heziketa jolasa, Simulazioa
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia