Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 264

Kirino

Harrapakina eraman ezazu, hil itzazu zonbiak eta esplora itzazu ziegak. Laguntza menuaren bitartez lortuko duzu.

Publikatze data: 2014
Joku mota: Roguelike
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Quoridor

Quoridoren  helburua taularen muturrera heltzen lehena izatea da.  Baino ez da batere erraza izango, aurkariak hesiak jarriko dizkizu zure bidean. Ez arduratu, irteera bat dago beti. Baina, nork aurkituko du biderik motzena?

Publikatze data: 2013
Joku mota: Adimena, Mahai jokoak, Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Duck Hunt

Duck Hunt 8 biteko Nintendo klasiko zaharraren konbertsioa da. Pantailan azaltzen diren ahateei tiro egin beharko diezu. Baino desberdintasun bat dago ordea: Nintendo pistola  mitikoa erabili ordez zure behatza erabili beharko duzula ahateak ehizatzeko. Jokoa oso sinplea da: guk galdu arte txandak pasatu eta gero eta ahate gehiago hil beharko dituzu puntuazio altuagoak egin ahal izateko. Zeinen erraza, ezta?

Publikatze data: 2013
Joku mota: Tiro, Trebetasuna
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: Denak

Cubitos Powa Mix 0.85

Tetris arruntaren antzekoa baino ezaugarri berezi batzuekin. Zein da izen hain arraro honen jatorria? “Clay fighters 63 ⅓”-tik datorren txantxa bat da, 1985ean jaio bainintzen.

Publikatze data: 2013
Joku mota: Puzzle
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Euskal Enchopper

Saiatu zaitez ahalik eta gehien hegan egiten Euskal-eko panpinen kontra talka egin gabe.

Publikatze data: 2012
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Olympic Games92

Zenbatetan amestu duzu txapeldun olinpikoa izatearekin? Munduko zortzi errekor garaitu nahi al dituzu? Bartzelona 92 joko olinpiadetan edonork parte har dezakeela pentsazen al duzu? Hau da zure aukera! Aukera pila dituen benetako kirol simulagailu bati aurre egin beharko diozu: - 1 eta 4 jokalari bitartean. - Bi jokalari batera aritzeko aukera. - Proba guztietako entrenamenduak. - Haizea. - Dopina. Ez da gomendagarria, kontrol antidopina oso zorrotza baita. Gehiago eska daiteke? Izen desberdinarekin jokoaren beste bertsioak argitaratu dira olinpiadak egon diren beste urteetan: 1996, 2000 et...

Publikatze data: 1992
Joku mota: Kirola
Plataforma: PC DOS
Gomendatutako adina: Denak

Poli Díaz

Rocky klasikoa zen kasu bakarra software espainiarrean. Baino 1990ean Opera Sports-ek beste boxeo simulagailu bat aurkeztu egin zuen. 3D perspektiba erabat berria duen joko honek garai hartako kirol izar ospetsuaren babesa jaso zuen.

Publikatze data: 1990
Joku mota: Kirola
Plataforma: ZX Spectrum, Amstrad CPC, Msx 2, PC DOS, PC W
Gomendatutako adina: Denak

Sirwood

Mago handien hirugarren garaian, Tarok maisuak eguzki-meteoro baten  hondakinekin urrezko ezkutu bat egin zuen eta bertan hurrengo elezaharra idatzi zuen: "BOSGARREN AROAREN  BOSGARREN HILABETEKO BOSGARREN EGUNA" Handik gutxira mago handia hil egin zen eta ezkutua bere jaiotze-herrixkako tenplu sakratuan zainduta geratu zen. Harrezkero, elezaharrak kontatzen duenez, urrezko ezkutuak NARGOORTeko biztaleak  sorginkerietatik babesten ditu.  guztietako eta gaitzaren indarretako NARGOORT-etako biztanleak babesten ditu. Baina bosgarren  aroko laugarren hilabetean,...

Publikatze data: 1990
Joku mota: Abentura
Plataforma: Amiga, Amstrad CPC, Atari ST, Msx 2, PC DOS, ZX Spectrum
Gomendatutako adina: Denak

Sextris

Tetrisen klona den joko honetan lerroak osatzen dituzun heinean neska eder baten argazkia azalduko zaizu pantailan.

Publikatze data: 1993
Joku mota: Puzzle
Plataforma: PC DOS
Gomendatutako adina: Denak

Evaristo el punky

Ebaristo eta bere bikotekidea zoriontsu bizi ziren Punkylandiako behe auzo batean. Baino zorigaiztoko egun batean rockers izeneko gaizkile-taldea agertu zen, hiriko biztanleak ikaratu eta Ebaristoren bikotea bahituz. Egoera jasanezin honen aurrean gure heroiak hiritarrak eta neska salbatzeari ekingo dio. Aurkituko dituen oztopo ugariak saihestu, Rocker maltzurren kontra borroka egin eta neska bahituta duten lekua aurkitu beharko du. Guzti hau lortzen duenean Punkylandia berriz hiri askea izango da eta zu zure bikotekidearekin zoriontsu biziko zara.

Publikatze data: 1988
Joku mota: Abentura
Plataforma: Amstrad CPC, Msx 2, ZX Spectrum
Gomendatutako adina: Denak