Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 265

Puzzlea

Puzzlearen zatiak mugitu argazkia osatzeko.

Publikatze data: 2002
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Hil ala zauritu

Hil hala zauritu: ezkutuan dagoen zenbakiaren konbinazio zehatza asmatu behar duzu, emandako pistak erabiliaz.

Publikatze data: 2002
Joku mota: Adimena
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Crossy robot

Gustukoak dituzu robotak? Joko honetan robota famatuetan oinarritutako piezak aurkituko dituzu. Lor itzazu pieza guztiak sorpresen makinan eta erronka epikoenak osatzen dituzten pieza epikoenak lortu. Gurutza itzazu ahalik eta gela gehien eta osa itzazu ahalik eta erronka gehien pieza epikoenak lortzeko.

Publikatze data: 2016
Joku mota: Abentura, Trebetasuna
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: Denak

Poopin´ rainbows

Ostadar pilotak aurreratzen saia zaitez, pedorreten artean oztopoen gainetik salto eginez.

Publikatze data: 2011
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Deep dungeon

Ustez kanpora irtenbiderik ez duen ziega batean giltzapeturik eta espektro batek mehatxaturik, bizirik irauten saiatu behar zara eta sakon-sakonean dagoen irteera aurkitzen saiatu behar zara. Baina irteera hori giltzarekin itxita dago eta, beraz, lehenik giltza aurkitu beharko duzu solairutik jaitsi ahal izateko. Zenbat solairu lortuko dituzu jaistea? Irteera aurkitzea lortuko al duzu?

Publikatze data: 2012
Joku mota: Roguelike
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Crappy bird

Bizitza lasaia zen CrapTown-en, baina egun batean, magiaz bezala, Crappy-ri, bertako biztanleetako bat, hegal parea agertu zitzaizkion eta beraz hegan egin zezakeen. Bizilagunek Crappyk hegan egin zezakeela ikusita, amorruz beteta eta jeloskor, bera hil arte bere atzetik joatea erabakitzen dute. Biztanleria haserretu atzetik duela eta bere boterea ondo kontrolatzen ez duela, ez da ohartzen hodiez jositako eremu batean sartzera doala. Kontrola ezazu Crappyk ihes egiten duen bitartean eta bidean aurkitzen dituen oztopoak saihesten lagun iezaiozu.

Publikatze data: 2016
Joku mota: Plataforma, Trebetasuna
Plataforma: Android, PC
Gomendatutako adina: Denak

Mr. Cracksman

Cracksman jauna munduko lapurrik ezagunena da. Erronkak maite ditu eta horrexegatik ari da lapurreta handi bat antolatzen: Richter banketxeko sotoan dauden gangetako ondasuna. Ez dauka zeregin erraza izan ere poliziak bere asmoen berri badaki eta lekua inguratu dute segurtasun-indarrek. Lortzerik al duzu harrapatu baino lehen ganga bakoitzean txanpon bat  eta altxor gehiago? Korri egizu altxorra lortu eta ahalik eta puntuazio altuena eskuratzeko!

Publikatze data: 2013
Joku mota: Arkade, Trebetasuna
Plataforma: Msx 2
Gomendatutako adina: Denak

Mundial de fútbol

Jokoak 90.hamarkadako Italiako FIFAren Munduko Kopa atalean parte hartzeko aukera ematen du. Mundial aurreko bat (aukeratzen dugun bi selekzioen lagunartekoa), entrenamendua eta demo modua jokatu. Simulazioa goitik beherako ikuspegian garatzen da. Porterietara Scrollaren bitartez iristen da.

Publikatze data: 1990
Joku mota: Kirola
Plataforma: Amstrad CPC, ZX Spectrum
Gomendatutako adina: Denak

Golden basket

Golden Basket 1990an sortu zen mahai gaineko ordenagailurako saskibaloi-jolasa da. Opera Soft-ek garatu eta argitaratu zuen Opera Sports markaren barruan. Jolasak bost alde batera partidua erakusten du, eta albo bateko ikuspegia ematen du.

Publikatze data: 1990
Joku mota: Kirola
Plataforma: Amstrad CPC, Msx 2, PC DOS, ZX Spectrum
Gomendatutako adina: Denak

Los vientos de Yadhe

Los Vientos de Yadhe, 1989an Iñigo Ayok Euskal Herrian sortu zuen abentura grafikoa ez zen argitara eman. Izan ere, nahiz eta Iñigok AD Aventuras konpainiara bidali zuen jolasa honek ez zuen argitaratu. Hogeita sei urtez jolasa galdutzat eman zen, erabiltzaile batek  P2P bidez jaitsi zituen beste rom askoren artean jokoaren kopia digital bat aurkitu zuen arte. Jokoaren kopia digitalaren jatorria misterio bat izaten jarraitzen du gaur egun.

Publikatze data: 1989
Joku mota: Abentura
Plataforma: ZX Spectrum
Gomendatutako adina: Denak