- Piraten ontzia hondora joan da eta marrazoak zu jateko prest daude! Uxatu arraunarekin kolpekatuz eta uhartera iritsiko zara! - Egiptoko piramide batean harrapatuta zaude! Ihes egiteko, iltzez betetako zutabeak pasatu behar dituzu, baina, nola egin? - Basoko sorginak harrapatu zaitu, eta, ihes egin nahi baduzu, edabe magikoa prestatzen lagundu beharko diozu. - Arabiako gauak guztiz aproposak dira ipuinak kontatzeko. Baina ipuinak kontatzen diskizun agurea zaharregia da eta hitzak nahasi egiten ditu. Lagunduko al diozu? - Kanibalek afaltzera gonbidatu zaituzte, baina menua ez duzu oso gogoko:...
Publikatze data: 2001Denboraren makinan bidaiatu, sekta bati aurre egin, Euskal Hiria salbatu... ausartuko al zara? ...2110. urtea, Euskal Hiria. Mikel Z ikertzaileak inoiz izan duen kasu misteriotsuenari egin behar dio aurre: gela sekretu batean 100 urte koman egon den mutilaren kasua. Oroimenaren lapurren biktima berri bat da, Euskal herriko historian hainbat aldiz deabrukeriak egiten ibili den sekta beldurgarria. Sartu Mikel Z-ren paperean eta ekin abentura grafiko ikaragarri honi!!
Publikatze data: 2003Ibili surfean marrazoak eta kalatxoriak saihestuz, bidaiatu ur azpira eta gainditu probak, aurre egin itsasoa mehatxatzen duen piztiari... sekulako abentura biziko duzu joko honetan. Horretaz guztiaz gain, itsasoari buruzko hainbat informazio jasoko duzu (besteak beste, ornodunei eta ornogabeei, arrantzari eta klimari buruzkoa), eta hori guztia inprimatu eta erabili ere egin ahal izango duzu.
Publikatze data: 2005Pirate Baboon tximino txikiaren uharteko babuinorik zitalena da. Hondamenak eragin ditu bere anti-grabitate izpi pistolarekin, uharteko banana guztiak tirokatu baititu. Orain guztiak flotatzen ari dira. Zer egin dezakegu orain? Tumbili gure heroi adoretsuak abenturari ekin beharko dio. Aitonaren kaskoarekin babestuta abentura zirraragarri batetara botako du bere burua. Babuino gaiztoaren planak hondatu eta uhartea salbatzeko gai izango al zara? Elkar zaitez Tumbilirekin aventura zirraragarri honetara eta etsai ikaragarri hauen kontra borroka egin ezazu. Lagun berriak egin, istorio sinest...
Publikatze data: 2015"Los perdedores" Ingumak sortutako estilo zaharreko abentura grafikoa da. Jada ezagutzen duzue bere izaera adarjotzaile eta ironikoa. Kapitulu bakar honetan infernutik ihes egiten laguntzen diote Napoleoni. Zure buru-argitasuna erabil ezazu plan korapilatsu, surrearrista eta zoro honetatik ihes egiteko.
Publikatze data: 2014The Mask Of Atlantis Jorge Nuñezen izen berdineko film esperimentalaren egokitzapen bat da. Bideojokoa Jorge Nuñez eta Mikel Calvok garatutako ZZT abentura eta esplorazio jokoa da non ikertzaile batek Atlantidako maskara bilatu beharko du. Puzzle burokratikoak, leize-zulo arraroak eta gameplay itsaskorrek osatzen dute esperimentu interaktibo honen esperientzia.
Publikatze data: 2014Erronka eta dibertsioa, irudi cool eta furturistekin konbinatzen dituen parkour jokoa. Zu Iona zara, sortua izan zen fabrikatik ihes egin nahi duen zyborg-a. Fabrika ondo diseinatutako oztopo-pista da, mugitzen diren makina, laser eta jausi hilgarriz beteta. Jauzi egiteko ahalmen izugarria duzu, baino bultzada da zure ezaugarri eraginkorrena. Metaleko mundu zorraragarri eta soinu-banda misteriotsuak larrialdi giroa eman eta istorioa jarraitzeko gogoa sorraraziko dizute. DigiPen institutuko ikasleek sekulako lana egin dute joko honekin.
Publikatze data: 2014Surfeatu ezazu olatu hau ahal duzun guztia! Kontrolak aski errazak dira grom batentzat: egin ezazu klik pantailaren ezker aldean abiadura txikiagotzeko eta eskuinean azeleratzeko.
Publikatze data: 2014/11/02Munduaren Amaiera konkistatzea adore handia dutenentzat erreserbaturiko zeregina da. Abentura hau hasiko dutenek arrisku handiak gainditu beharko dituzte. Dibertsioz beteriko jokoa duzu hau: plataformaz aldatu hutsera erori gabe; ihes egin harri erraldoi batek zu zanpatu baino lehen; krokodiloz beteta dagoen ibaian gora joan; kontuz armiarma, saguzar, estalaktita eta bidean aurkituko dituzun ehundaka tranpekin. Zure bidean topatuko dituzun arriskuak saihestu eta Munduaren Amaiera zurea izango da. Zenbat abenturazale behar izango dituzu abentura amaitzeko? Mugimendu bakarra beharko duzu s...
Publikatze data: 2014Mad Dan-en munduan barneratu zaitez! Sartu duten psikiatria-gunetik bere helburua lortzen lagundu beharko duzu: handik lehenbailehen ihes egitea. Bere buru-ahalmen eta Little Johniri (mafioso sinpatikoa) esker “Landare Amorratua” eta “Esku Gogor Kapitaina” bezalako pertsonaia bitxiak ezagutuko dituzu. Hiru agertoki erabat desberdinetan girotutako 150 maila ebatzi behar izango dituzu. Bere naturaz gaindiko botereak konbinatu itzazu eta ireki iezaiozu bidea preso duten erizain bibotetsuen artean.
Publikatze data: 2012