Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 552

Light

Kolorezko puzzle baten aurrean zaude. Argi fotoi bat zara eta hauen ezaugarriak dituzu: argiaren osagaiak (R,G,B) zure gorputzera (uhin/partikulak) eransteko ahalmena. Era honetan maila guztiak gainditu eta arrakasta lortuko duzu.

Publikatze data: 2014-01-26
Irudia

Im afraid (of shadows)

Umetxo bat zara eta edozer gauzak ikaratzen zaitu, zure mundua itzal ilunez betetako infernu batean bihurtuz. Zure bidean aurkituko dituzun pelutxezko hartzen laguntzari esker saiatu zaitez jostailu-dendara iristen.

Publikatze data: 2014-01-26
Irudia

Pangermeister

Erabat mozkortuta zaude eta alkoholarekiko duzun menpekotasuna handitzen doa egunez egun. Alkohol maila gutxitzeko eta erremediorik gabeko zerbait egin baino lehen neurriak hartu beharko dituzu, baino zure egoera hain da txarra objektuen silueta besterik ez dituzuela ikusten. Koma etilikoan sartu baino lehen joan zaitez etxera!

Publikatze data: 2014-01-26

Dad and Danny

Abentura grafiko baten itxura duten minijokoak dira,  non aita eta seme baten istorioa esplikatzen den.  ' A' eta ' D' teklekin aita mugitu ahal izango duzu, 'E' teklari esker ingurumenarekin interaktuatuko duzu.

Publikatze data: 2014-01-26
Irudia

Psychofrenic

Zer gertatu zen dendan? Ni haurrei besarkadak eta gozokiak eman besterik ez nintzen egiten ari...

Publikatze data: 2014-01-26
Irudia

Rorchach's Illusion

Arazo handiak dituen pertsona batek mundua ikusteko era aztertzen dugunean, honek terapia jarraitzeko duen modua ulertu dezakegu. Rochach-i esker aintzat hartuko dugu nola pertsona hauek irudimena aske utzi eta iluntasunetik ihes egiten duten.

Publikatze data: 2014-01-26

Informe Ypsilon

Informe Ypsilon abentura grafikoan jokalariak Inspector Dannerren papera egingo du eta Gioconda zeinek lapurtu duen ikertu beharko du.

Publikatze data: 2014-01-26
Irudia

Go through it

Bi dimensioetan eta alboko mugimendua duen esperientzia interaktiboa duzu begien aurrean. Norabide teklekin mugituko zara pantailan zehar. Ez du axola zer ikusi edo entzuten duzun, ezta zer gurutzatzen zaizun bidean ere, zuk aurrera jarraitu.

Publikatze data: 2014-01-26

I have no money and I must go on

Zure etxean lotan daude eta zuk dirua behar duzu festa batera joateko. Aurkitu ezazu dirua zure etxeko gela ilunetan zehar, baino ez baduzu harrapatuta izan nahi isilik ibili beharko duzu. Zure bihotz taupaden laguntza izango duzu etxe ilunaren barrena orientatu ahal izateko. Bide okerretik bazoaz taupadak azkartuko dira eta harrapatuta izateko zorian egongo zara. Nola jolasten da: erabili ezazu sagua pantailan zehar mugitzeko. Objektu bat jotzen baduzu zigortua izango zara. Zure aurrean azalduko zaizkizun objektuak erabili ahal izateko egin klik saguaren ezkerreko botoian. Dirua edo ate bat...

Publikatze data: 2013-01-27
Irudia

Blood porters

Jokoaren helburua bihotzak behar duen odol kopurua eramatea da. Jokolaria nano-bot bat da eta bere egin beharra oxigenoa eta zelula gorriak eta txuriak bihotzera eramatea da. Aldi berean  birusak eta bakterioak saihestu eta eskuinean eta ezkerrean dituzun objektuak hartu beharko ditu. Jokoaren bukaeran eskatu zaion odol kopurua lortu badu, irabazi egingo du, baino ez bada iristen edo pasa egiten bada, galdu egingo du. Bakterioek odol kopurua gutxitu egiten dute eta birusek nano-botaren portaera aldatzen dute.

Publikatze data: 2013-01-27
Irudia