Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 532

Tin Man

Scroller jokoa non zure bihotzaren taupadekin kontuz ibili behar duzun azalduko zaizkizun oztopoak eta tranpak saihesteko.

Publikatze data: 2013-01-27
Irudia

Spiteful heart

Jokoaren helburua bihotz gaizto bat menperatzea da eta lortzeko eskatzen duen guztia emango diozu. Jokoaren hasieran erakarri nahi duzun pertsona mota aukeratuko duzu eta  bere ezaugarrien arabera eskatzen dizkizun opariak emango dizkiozu bere inguruan daukan babesa suntsitzeko. Oparia egokia izan beharko du bestela bihotza erotu egingo da eta berriz blindatu egingo da.

Publikatze data: 2013-01-27

Thrombo racer

Nahiago duzun birus, bakteria, koagulu edo akaroa aukera ezazu: Hauekin bihotzeraino iritsi zaitez eta  gerarazi itzazu bizi-konstanteak zure erregearen handitasuna lortzeko. Bihotz taupadak jarraitu eta oztopoak zure aurkariak  baino azkarrago gainditu beharko dituzu.

Publikatze data: 2013-01-27

Heart of butt

Geldirik egon zaitez kaxaren barnean. Jokoa pantaila bakar batean jazotzen da eta ezingo duzu ez scroll-a mugitu ez pantailaz aldatu. Whac-A-Mole-n oso antzekoa da baino satorrak jo ordez bihotzak jo beharko dituzu. Tximu ipurdi itxura duten bihotzak daude ere eta hauetako bat jotzen baduzu tximu erakargarri bat azalduko zaizu eta denbora galtzearekin zigortuta izango zara.

Publikatze data: 2013-01-27

Cholesterol killer

48 ordutan sortutako bideojokoa, Delirium Cafen, 2013ko Global Game Jam topaketan. Giza-arteria batean dagoen nanobot bat kontrolatzen duz eta globulo txuriak ekiditzeko ahal duzun kolersterol gehien jan beharko duzu.

Publikatze data: 2013-01-27
Irudia

The surfing adventures of Kepa Acero, Artic melting down

Kepa Acero, oraingo honetan, bere belauntzian Artiko inguruko lurraldeetan olatu ezezagunen bila dabilela, belauntziak iceberg baten kontra jo eta uretara erortzen da., baina bere surf taulari esker kostaldera iristea lortzen du. Une horretan hasten da bideojokoa: jokalariek Keparen itsasontzia aurkitu beharko dute, baina ibilbide horretan, beroketa klimatikoaren ondorioz bertako biztanleriak pairatzen ari diren ondoriak ikusi ahal izango dituzte. Beraz, jolastu ez ezik, gizarte baten errealialitatea ezagutzeko aukera ere izango dute jokalariek. Abenturaz, esplorazioz, elkarrizketaz, objektu e...

Publikatze data: 2014
Joku mota: Abentura, Heziketa jolasa
Plataforma: Android, iTunes
Gomendatutako adina: Denak

Battle for Gea

Joko honetan kartak eskuratu eta bilduma osatu beharko duzu. Jokalaria Gea fakzioko jeneraletako bat izango da eta bere gudarostea eta bataila lerroa antolatuko ditu etsaiak garaitzeko. Nabigatzaile moderno guztiekin bateragarria da B4G-ren HTML/5 motorrari esker eta bere joko modua Tablet PC-rentzat optimizatuta dago.

Publikatze data: 2014
Joku mota: MMORPG, Rol
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

British Bob

Planteamendu errazeko jokoa non dituen elementu erakargarriek zure jolasteko grina areagotuko duten. Giropenak liluratuko zaitu. Bere kontzeptua pantaila finko eta arkade klasikoetan oinarritzen duen joko hau sinplea eta menpekotasun-sortzailea da, baino era berean erronken zailtasuna handitzen doa. Galletak, te-katiluak, odei ilunak, bulldog-ak, onddo-kapeluak… British Bob gurekin geratzeko geratu da. Osatuko al dituzu pantaila guztiak? Istorioa: Bob erreskatera! Erreginak jauregira hots egin dizu laguntza eske. Lapur talde batek Erresuma Batuetako galletak lapurtu ditu! Berri txarra b...

Publikatze data: 2009
Joku mota: Arkade, Plataforma
Plataforma: Msx 2
Gomendatutako adina: Denak

Sueños de ficción - Está en el Pantano (vol.2)

Zure etxearen atzeko aldean dagoen ontziralekua ilunpean dago. Arrantza egiteko erabiltzen duzun txalupa bertan amarratu duzu. Cletusek, familiaren lagun zaharrak, alkohol kiratsa dario eta txaluparen barrenean dago ehiza eskopeta eskuetan duela. Argi duzu aurrera jarraitu nahi duzula baino horretarako emozioak baztertu beharko dituzu.

Publikatze data: 2010
Joku mota: Abentura
Plataforma: Msx 2, ZX Spectrum
Gomendatutako adina: 12+
Irudia

Sueños de ficción - Está en la Caja (vol.1)

Antzinako kutxa gotor baten aurrean zaude. Etxe ilunean pasa duzun tentsioak ez dizkizu gauzak oso ondo gogoratzen uzten. Hala eta guztiz ere lapur bat zara eta lapur guztiak bezala ezin duzu begirada alderatu kutxaren konbinaziotik. Zure lana ondo egin...

Publikatze data: 2009
Joku mota: Abentura
Plataforma: Msx 2, ZX Spectrum
Gomendatutako adina: 12+
Irudia