Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 44

Hikaru

Hikaru, IOS eta Android plataformetarako sortutako 3D puzzle bat duzu. Hóplay, Nazioarteko Bideo-joko Independenteen Lehiaketaren hirugarren edizioan “Euskadiko joko hoberena” izendatua izan zen.

Publikatze data: 2012
Joku mota: Puzzle
Plataforma: Android, iTunes
Gomendatutako adina: 7+

Subacuatic

Erraza eta dibertigarria den esplorazio joko laberintikoa non itsasoak dituen arriskuei aurre egin beharko diezu. Bere grafiko xelebre, musika itsaskor eta diseinu bikainei esker, subacuatic harrapatuko zaituen joko liluragarria duzu. Itsas hondoan barreiatuak dauden lau objektu jaso eta guztiak lortzen dituzunean txalupara igotzea da zure helburua. Kontuz ibili zaitez eta ez itzazu ikutu aurkituko dituzun landare eta animaliak. Egiten baduzu oxigeno botila agortu egingo da! Zure lana burutzeko ur azpian denbora asko igaro beharko duzu eta oxigenorik gabe geratzen bazara, zer egingo duzu? Boti...

Publikatze data: 2012
Joku mota: Abentura, Puzzle
Plataforma: Msx 2
Gomendatutako adina: Denak

Recuper Acción

Juan Torresen autoak desegiteko lantegian lan egitea ez da, ez, makala.  Zure lana ongi egin nahi baduzu prozesu guztiak ikasi eta jarraitu beharko dituzu. Iristen diren autoen harrera, deskontaminazioa eta piezen berreskuratzea eta salmenta burutuko duzu eta azkenik hondakinak desfragmentadorara eraman beharko dituzu. Zortzi ordutako lanaldia pozik eta harro bukatzeko proba guztiak pasa beharko dituzu. Ezagutu ezazu barnetik kotxeak desegiteko lantegi bat eta gozatu emozioz beteriko joko honekin.

Publikatze data: 2013
Joku mota: Puzzle, Simulazioa, Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak

San Viator Juegos FP

Bi minijokoek osatzen duten aplikazioa. - Elektrizitatea: Erloju kontrako Puzzle zirraragarri honetan bonbilla, etengailu eta bateriaren arteko bidea aurkitu beharko duzu. Denbora agortu baino lehenago zenbat bonbilla piztu ahal izango dituzu? - Automobilgintza: Trebezia joko liluragarria non ahalik eta denbora laburrenean ahalik eta kotxe gehien konpodu beharko dituzun. Horretarako matxura desberdinak identifikatzen ikasi beharko duzu: motorra, elektrizitatea, txapa, olio falta, e.a. Zenbat kotxe konponduko dituzu hain denbora gutxian?

Publikatze data: 2012
Joku mota: Puzzle, Trebetasuna
Plataforma: Android, iTunes
Gomendatutako adina: 12+