Rider, patinatzaile aparta, eguzki-sisteman zehar bidaia bat egiteko zorian dago, hondamendi batek gu guztiok salbatzeko bidean jarri ondoren. Skate-a hartuta planeta desberdinetan zehar ariko gara jauzika eta trikimailuak egiten.
Publikatze data: 2023Mariok eta Luigik bilaketa bat egin behar dute "Dinosaur Land" salbatzeko eta Toadstool printzesa Bowserreko atzaparretatik erreskatatzeko.
Publikatze data: 1990Veloren jokalari anitzeko voxel RPG jolasa da, Rust hizkuntzan idatzia. Cube World, Legend of Zelda, Breath of the Wild, Dwarf Fortress eta Minecraft bezalako jokoetan inspiratua dago.
Publikatze data: 2018Txori pixelatu batek gainditu behar dituen erronken inguruko jokoa. Igo, ibili, eta hegan egin Picohalcon Probintzia Parkeko mendiko paisaia lasaietan zehar gailurrerako bidean.
Publikatze data: 2019Powa izeneko izakitxoa kontrolatuko dugu: bere jaioterriko gaitza osatzeko beharrezkoa duen sendabelarra aurkitu du abentura luze baten ostean, eta etxerako bidean lagunduko diogu. Lau mundu —eta gehiago— zeharkatu eta garaitu beharko ditu Powak lorearen bila. Jauzika ariko gara gehienbat, baina arerioak burbuila erasoarekin garaitzen eta erronkak gainditzen ere ibiliko da izakitxoa. Mundu bakoitzaren amaieran, izan behar den moduan, buruzagi arriskutsuei aurre egin beharko diegu.
Publikatze data: 2020Astrality, shoot ‘em up erako jokoa da (etsai edo oztopoak lehen pertsonan tirokatzekoa), estetika retrofuturista duena. Sari ehiztariaren rola beteko dugu: Space Harrier edo Novastorm klasikoen mekanikak inspirazio iturritzat hartuta, gure ontzia gidatzen ariko gara shoot ‘em up tituluan.
Publikatze data: 2023SYZYGY: The Power of the Eclipse, adin guztietarako plataforma eta puzzleen abentura exotikoa da. Hiru dimentsioko plataforma joko honetan Itzel eta Itzenne heroien leinuko neba-arrebek antzinako gaizkiari aurre egin beharko diote Sizigia gertatu aurretik.
Publikatze data: 2023Survival horror beldurrezko joko klasikoen mekanikak bereganatzen dituen indie abentura da Signalis.
Publikatze data: 2022Uharteetako hiri bitxiak eraikiko dira, kale makurrekin. Herrixka txikiak, katedral itzelak, kanal-sareak edo hiriak eraikitzen ditu, dena zutabeen gainean, blokez bloke. Helbururik gabe. Benetako jokagarritasunik gabe. Eraikuntza asko eta edertasun handia. Hori da dena. Townscaper proiektu esperimental sutsua da. Jostailu bat jolas bat baino gehiago. Aukeratu paletaren koloreak, jarri koloretako etxe-blokeak lauki irregularrean eta ikusi nola Townscaperren azpiko algoritmoak automatikoki bihurtzen dituen bloke horiek etxe politak, arkuak, eskailerak, zubiak eta atzeko patio oparoak...
Publikatze data: 2021The Vanishing of Ethan Carter lehen pertsonan kontatutako misterioa da. Erosi joko hau jatorrizko bertsioan eta Unreal Engine 4 birmasterizazioa lortzeko, The Vanishing of Ethan Carter Redux izenekoa. Jolasa Paul Prospero-ren paperean jokatzen duzu, detektibea, Ethan Carterren gutun misteriotsu bat jasotzen duena. Mutikoa arrisku larrian dagoela konturatzean, Paul Red Creek Valleyko Ethanen etxera iristen da, non egoera uste baino okerragoa dela konturatzen den. Ethan hilketa basati baten ondorioz desagertu da, eta Paul-ek berehala konturatuko da agian ez dela ikertzea merezi duen...
Publikatze data: 2014