Machinationsen sortutako joko honi esker txoznak nola kudeatu ikasiko duzu. Adibide gisa erabili zuten Gamification Spain Meetup Donostiko Machinations tailerrean.
Publikatze data: 22/06/20142014 Bime Hack Day ekitaldian garatutako jokoa. Bertan 20 ordu genituen musika tresnen inguruko joko bat sortzeko. Jokoaren dinamika entzuten duzun doinuari gehituko zaizkion musika tresnak jasotzea da. Tresnak galdu egiten badituzu soinu egiteari utzi egingo diote. Multijokalarien inguruan saiakerak egin eta ikasi nahi genuenez, bi doinu sartu ditugu. Emaitza: Gailu mugikorretarako joko multijokalaria da (Android eta iOS). Hankak eta besoak dituen pixel bat maneiatzen duzu eta honetaz bailiatuko zara antzeztokiko musika tresnak jaso eta partida irabazteko. Maila desberdineko oholtzetara igo...
Publikatze data: 2014/11/01Diberti zaitez basket joko honekin eta hautsi itzazu munduko errekorrak. Zure trebetasuna eta kontzentrazioari esker erakutsi ezazu hamsterrak saskiratzen hoberena zarela! Nola jolastu: Hamsterra geldiarazi nahi baduzu ikutu ezazu airean dagoenean. Saskiratzeko apuntatu eta tiro egin! Behetik botatzen baduzu, puntu gehiago jasoko dituzu! Jaurtiketa garbiekin puntu gehiago lortuko dituzu! Jokoa gure hamster Willyren omenez egin dugu. Gizajoak mahaitik behera botatzeko ohitura du eta beti adi egon beharra dugu. Lagundu iezaguzu gure hamster maitea salbatzen!
Publikatze data: 2014"Los perdedores" Ingumak sortutako estilo zaharreko abentura grafikoa da. Jada ezagutzen duzue bere izaera adarjotzaile eta ironikoa. Kapitulu bakar honetan infernutik ihes egiten laguntzen diote Napoleoni. Zure buru-argitasuna erabil ezazu plan korapilatsu, surrearrista eta zoro honetatik ihes egiteko.
Publikatze data: 2014Zure hatzak eta zuk misio garrantzitsu bat duzue... Inframunduko ateak babestu eta deabruek kondenatuen katearen bukaeran dagoen zeruko tapoia zeharka dezatela saihestea! Ezaugarriak: * Jolasteko bi modu daude: estandarra eta bizi irautearena. * Deabru desberdinen kontra egiten lagunduko dizuten lau tutorial. * Modu estandarrean lortu itzazu ahal dituzun izar guztiak eta jokoaren 11 mailak gaindituko dituzu. * Bizi iraute moduan deabru hordei aurka egin beharko duzu. * Combo sistemak puntu-kopuru handienak lortzen lagunduko dizu. Sistemak honek zure erreflexuak eta adimena sarituko ditu. * Lau...
Publikatze data: 2014The Mask Of Atlantis Jorge Nuñezen izen berdineko film esperimentalaren egokitzapen bat da. Bideojokoa Jorge Nuñez eta Mikel Calvok garatutako ZZT abentura eta esplorazio jokoa da non ikertzaile batek Atlantidako maskara bilatu beharko du. Puzzle burokratikoak, leize-zulo arraroak eta gameplay itsaskorrek osatzen dute esperimentu interaktibo honen esperientzia.
Publikatze data: 2014Erronka eta dibertsioa, irudi cool eta furturistekin konbinatzen dituen parkour jokoa. Zu Iona zara, sortua izan zen fabrikatik ihes egin nahi duen zyborg-a. Fabrika ondo diseinatutako oztopo-pista da, mugitzen diren makina, laser eta jausi hilgarriz beteta. Jauzi egiteko ahalmen izugarria duzu, baino bultzada da zure ezaugarri eraginkorrena. Metaleko mundu zorraragarri eta soinu-banda misteriotsuak larrialdi giroa eman eta istorioa jarraitzeko gogoa sorraraziko dizute. DigiPen institutuko ikasleek sekulako lana egin dute joko honekin.
Publikatze data: 2014The Cloud Temple hutsik dauden tenplu batzuen barrena noraezean dabilen arima bakarti baten aurkikunde istorioa da. Erraza eta sinplea den 3D puzzle plataforma non jokalariak ahalmen bakarra duen: zutabeak handiagotu eta txikiagotzea. Mundu misteriotsu honekiko duzun konexioak ingurunea beti nahi izan duzun bezala maneiatzeko aukera eskainiko dizu.
Publikatze data: 2014Armiarma itzelak leku guztietatik agertu dira eta zu zara gertuen dagoen militar-basearen deiari erantzun dion bakarra. Base araknidoak aurkitu eta suntsitu beharko dituzu, baina armiarmek ez dizute zure eginkizuna erraztuko.
Publikatze data: 12/10/2014Josemik ezin izan du jaialdiaren presioa jasan.
Publikatze data: 12/10/2014