One pixel band One pixel band

2014 Bime Hack Day ekitaldian garatutako jokoa. Bertan 20 ordu genituen musika tresnen inguruko joko bat sortzeko. Jokoaren dinamika entzuten duzun doinuari gehituko zaizkion musika tresnak jasotzea da. Tresnak galdu egiten badituzu soinu egiteari utzi egingo diote. Multijokalarien inguruan saiakerak egin eta ikasi nahi genuenez, bi doinu sartu ditugu. Emaitza: Gailu mugikorretarako joko multijokalaria da (Android eta iOS). Hankak eta besoak dituen pixel bat maneiatzen duzu eta honetaz bailiatuko zara antzeztokiko musika tresnak jaso eta partida irabazteko. Maila desberdineko oholtzetara igo eta beste jokalarien kolpeak ekiditeko antzeztokitik mugitu eta salto egiteko ahalmena duzu. Beste jokalariek hasitako partidetara elkartzeko edo zureak sortzeko aukera duzu. Era berean zure lagunak gonbidatu ditzakezu edo eta jokalari ezezagunak elkartzen utzi. Behin partida hasita itxita geratzen da eta jokalari berririk ezin da sartu.

Publikatze data: 2014/11/01

Kredituak

Etorki games.