Von Sottendorff baroia bere garaiko aristokrata da. Noblea, presentzia handikoa, XX. mende hasierako sekulako etxe batean bizi da. Nahiz eta bertatik nahi duenean sartzen eta irteten den, ez dakiena da benetan bere adimenaren barruan harrapatua dagoela.
Publikatze data: 2015Helburua: Kontxako bandera irabaztea. Zure indar guztia beharko duzu beste traineruak atzean uzteko, baina kolpez gehiegi nekatu gabe, bestela ez zara ziabogara iritsiko eta ezingo duzu helmugako balizan zure arraunak altxa. Aukeratu zure kolorea, eta hasi arraun egiten!!!
Publikatze data: 2000Bi aukera jolasteko: - Harriko eskalada: tontorrera iristeko bide zuzen bakarra dago. Desbideratzen bazara eta segidan bi hutsegite egiten badituzu, sokatik zintzilik geldituko zara metro batzuk beherago. Gogoan izan denbora mugatua duzula bi eskalatzaileekin gora iritsi ahal izateko. - Everest mendiaren eskalada: Munduko mendirik garaiena eskalatzera zoaz eta horrek bere zailtasunak ditu. Jokoaren aurreko fasean ez bezala, oraingoan bi eskalatzaileak sokaz lotuta doaz eta aldi berean mugitzen dira. Gogoan izan denbora mugatua duzula zure ikurrina Everest mendiaren gailurrean jarri ahal izatek...
Publikatze data: 2000Gaupasa egin ondoren gure heroiak kriston ajea du eta afari familiar batera joan beharra dauka. Zer egingo duzu orain? Konponbide bakarra dago: zuku iratzartzailea. Baino oztopoak daude: zure garuna, gibela eta hankak. Zutik egon, alkohola metabolizatu eta zuku iratzartzailearen formula gogoratu beharko duzu. Jolasteko argibideak: Helburua zuku iratzartzailearen lau osagaiak asmatzea da. Hiru minijoko dira: - Eskuin-ezker gezien bitartez gure heroia zutik mantendu beharko duzu. Erortzen bada, denbora galduko duzu. - Hiru piezetako konbinazioak egin beharko dituzu saguarekin klik egin eta el...
Publikatze data: 2015/01/25Flujagegaimen-a aurkitu nahi baduzue zuk eta zure kideek aztarnak jarraitu beharko dituzue. Mundua esploratu eta zure bidean topatzen dituzun izakiekin hitz egiten baduzu objetua edo zure patu izugarria aurkituko dituzu.
Publikatze data: 2015/01/25Baliabideak kudeatzeko joko honetan jainko bat zara eta zure jarraitzaileak (bertako herritar mutuak) dira kudeatu beharko dituzun baliabideak. Xamanaren eta testu aginteen bitartez hitz egin ahal izango duzu beraiekin. Gosez edo beraien artean hil baino lehen sakrifizio bat osatzen ladundu beharko diezu. Laguntzarik gabe jolastu ahal izango duzun joko oso erraza da.
Publikatze data: 2015/01/25Marrazki bizidunekin eginiko jokoa non arraintxo batzuk itsasoan bizirik irauten lagundu beharko dituzu. Eman iezaiezu aukera bat!
Publikatze data: 2015/01/25Abentura diskoteka batean dauden bi lagunekin hasten da. Lau minijokok osatzen dute: bukatuta dauden bi eta garatzeko dauden beste bi. Lehen minijokoan komuneko papera hartu eta kaka saihestu beharko duzu; bigarrenean zonbiek zure garuna jaten saiatuko dira eta zu pitxerrak botaz kontra egingo diezu.
Publikatze data: 2015/01/25Otso bakartia zara. Korrika egin, egin eraso, jan eta hil itzazu ehiztariak!
Publikatze data: 2015/01/25