Puzzle jolasa. Helburua lortzeko efektu zerrenda bat lortu behar da.
Publikatze data: 2018LED 3D puzzle plataforma joko bat da. Robota den pertsonai batek pixel baten RGB balio bat darama eta maila bakoitzaren bukaeran balio jakin bat transmititu behar du. Bidean daraman RGB balio hau aldatuko duten koloretako etsaiak, atariak eta oztopoak aurkituko ditu. Baina RGB balio jakin bat beharrezkoa da mailatik irteteko ... Ingurumena hardware elektronikoan iradokituta dago.
Publikatze data: 2018Truko txiki batekin oholtzan objektu bat aurkitu beharko duzu. Beste NPC batzuek trikimailu batzuk emango dizkizute, baina azkarra izan beharko duzu izan ere segunduro zure tanto-kopurua jaitsi egiten da. Aurki nazazu!
Publikatze data: 2018Buru-hausgarri jolas azkarra non elementu solteak erabili beharko dituzun ardi elektrikoek anodoa suntsitu eta katodora eraman ditzaten. Azeiak sahaieztu.
Publikatze data: 2018Indioilarren erregea zara. Indioilarren munduko indioilar ohoretsu eta jakintsu bat. Unibertso osoko planetak bisitatzen ari zara beste indioilar klan batzuk ezagutzeko, Oiloz beteriko planeta batera iristen zarenean...Oilo madarikatuak... indioilarrek dituzten etsai handienak... Planetara iristen zarenean, bere lider madarikatuak a.k.a Chickenatorrrek zure arima zatitan banatzen du eta beste dimentsio batzuetara bidaltzen zaitu...Orain, zure abentura hasten da. Zure piezak dimentsioen artean elkartu behar dituzu zure misioa bukatzeko...eta Chickenator madarikatua suntsitu!
Publikatze data: 2018“Teotl Rise of God” 3D-ko abentura/puzzle eta 3. pertsonako joko bat da non zure Jainko berraragiztatzearen botereak baliatu beharko dituzun eguzkia eta ilargia haien kartzeletatik ateratzeko
Publikatze data: 2017“Ninja Savior”-rek erdiaroko Japoniara garamatza akzio handiko eta puzzlez beteriko arcade joko batean. Jokoan, gure protagonista bitxiak mota guztietako munstroei eta mamuei egin beharko die aurre. Japoniako Usuki herri zahar eta baketsuari buruzko istorio zahar bat dago. Gau beldurgarri batean, herria mamu eta munstro hilkor batzuek erasotua izan zen. Guztiak garaitzeko eta berriro herrira bakea ekartzeko, herritarrek Ninja Salbatzaileari deitu diote; bere inteligentzia eta borrokarako duen abileziarekin, kanpora atera, indar gaizto guztiak garaitu eta herria hondamenditik salba...
Publikatze data: 2015Bi jokalarik (gorriak eta urdinak) 6x6ko taula bateko lauzak txandaka koloreztatuz joan behar dute. Jokalari baten lauzak bestearen lauzetako bat ukitzen badu, aurkariaren kolorea hartuko du. Taula osoa kolorezko lauzaz beterik dagoenean, lauza gehien koloreztatu dituen jokalariak irabaziko du.
Publikatze data: 2017Puzzle Hopper mekanika berritzailea duen jolasa da, puzzleak bukatzen ez diren karrerekin konbinatzen baititu. Jar itzazu piezak ibilbide guztian zehar eta lagundu zure pertsonaia ahalik eta urrutien iristen. Jartzen duzun pieza bakoitza lurrera egokitzen da. Sor itzazu bloke pilak tetris-jokoan bezala. Bide guztian zehar sagarrak jasoko dituzu gero zure pertsonaiari emateko. Sagar bat erabiltzen duzunean, zure jauzilaria geldirik geratuko da jaten duen bitartean. Gogora ezazu sagarrak modu egokian erabiltzeaz ahalik eta urrutiek iristeko! Ikus ezazu nola zure jauzilaria blokez bloke jaitsi et...
Publikatze data: 2016Ume eta gazteei bideratua, euskararen eta euskal kulturaren ezagutza sustatzen du, 3Dn egindako leku harrigarrietan gertatzen diren erronka dibertigarriak gaindituz. Jokoaren eduki guztia bai euskaraz bai gazteleraz egonda edozein motatako publikoak eta familiek gozatu dezakete. Gaueko garaitu ezazu: Gaueko gaiztoa itzuli egin da, eta bere botereekin Euskal Herria ilunpean murgiltzeko nahia dauka. Lagundu iezaiezu Mariri eta bere sorginei, etzai zital hori garaitzen Euskal Mitologiaren beste hainbat pertsonaien laguntzaz. Puzzleak osatu itzazu: Azkarra izan beharko zara, puzzleak asmatze...
Publikatze data: 2016