What's up Turkey? Jokoaren informazioa eta deskarga

Indioilarren erregea zara. Indioilarren munduko indioilar ohoretsu eta jakintsu bat. Unibertso osoko planetak bisitatzen ari zara beste indioilar klan batzuk ezagutzeko, Oiloz beteriko planeta batera iristen zarenean...Oilo madarikatuak... indioilarrek dituzten etsai handienak... Planetara iristen zarenean, bere lider madarikatuak a.k.a Chickenatorrrek zure arima zatitan banatzen du eta beste dimentsio batzuetara bidaltzen zaitu...Orain, zure abentura hasten da. Zure piezak dimentsioen artean elkartu behar dituzu zure misioa bukatzeko...eta Chickenator madarikatua suntsitu!

Publikatze data: 2018
Joku mota: Estrategia, Puzzle
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak
Lizentzia: CC (by-nc-nd)
Topaketa: Global Game Jam 2018 Donostia

Kredituak

Programazioa: Jon Ander Vázquez.

Diseinua: Mikel Gómez, Borja Etxegoena.

Programazioa

Unity

Albergue BELABARTZ aterpetxea, Zamalbide Auzoa, Rentería, España