- Piraten ontzia hondora joan da eta marrazoak zu jateko prest daude! Uxatu arraunarekin kolpekatuz eta uhartera iritsiko zara! - Egiptoko piramide batean harrapatuta zaude! Ihes egiteko, iltzez betetako zutabeak pasatu behar dituzu, baina, nola egin? - Basoko sorginak harrapatu zaitu, eta, ihes egin nahi baduzu, edabe magikoa prestatzen lagundu beharko diozu. - Arabiako gauak guztiz aproposak dira ipuinak kontatzeko. Baina ipuinak kontatzen diskizun agurea zaharregia da eta hitzak nahasi egiten ditu. Lagunduko al diozu? - Kanibalek afaltzera gonbidatu zaituzte, baina menua ez duzu oso gogoko:...
Publikatze data: 2001Letren saltsa: Ahalik eta hitz luzeena osatu emandako letrekin. Zifren saltsa: Gai ote zara zenbaki zehatza lortzeko? Hitz-pasa: Asmatuko al duzu hitza definizioa entzunda? Bortz: Zein da bost letrako hitz ezkutua? Hitz-gurutzatuak: Jolastu hitz gurutzatuekin, eta ikus ezazu zenbat maila gainditzeko gai zaren!
Publikatze data: 2005Ibili surfean marrazoak eta kalatxoriak saihestuz, bidaiatu ur azpira eta gainditu probak, aurre egin itsasoa mehatxatzen duen piztiari... sekulako abentura biziko duzu joko honetan. Horretaz guztiaz gain, itsasoari buruzko hainbat informazio jasoko duzu (besteak beste, ornodunei eta ornogabeei, arrantzari eta klimari buruzkoa), eta hori guztia inprimatu eta erabili ere egin ahal izango duzu.
Publikatze data: 2005Aukeratu musika tresna eta entzun adituen aholkuak. Musika, oroimena eta erritmorako sena dituzula erakutsi... eta emaitza izugarriak lortuko dituzu.
Publikatze data: 2008Lagunduiozu Trikitxikiri lapurtutako Euskal abestiak berreskuratzen. Sartu zaitez Omako basoaren barrenean, igo zaitez Santa Klarako uharteko itsasargiraino, bilatu Santa Mariako katedralaren barnean. Behin abestiak berreskuratuta, behin eta berriz entzun ahalko dituzu.
Publikatze data: 2010Baratze Mendiko baserritarren arteko liskarrak ez dira inoiz amaitzen. Azekean, Pako Kotaraino alkateak erabaki du: "Gaurtik aurrera, gure mendiko lurrak ez dira inorenak izango. Nekazaritzan jarduteko baratzea izan nahi duenak, bere trebezia erakutsi beharko du. Lur zati batera lehen heltzen denak, proba bat gainditzen badu, beretzat izango da."
Publikatze data: 2007Ai ama! Euskal Herriko txapelak erotu egin dira! Badirudi buruko estalkiek lasai bizitzeari utzi diotela eta hemen datoz, salto eta salto. Lehiaketa berri bat sortu dute, TxapelSaltorik onena nor den jakiteko. Denei irabazteko prest?
Publikatze data: 2007Aukeratu zure pertsonaia eta bihur zaitez Euskal Herriko herri kiroletako txapeldun nagusian. Herri kiroletako sei probatan onena zarela erakutsi beharko duzu, proba bakoitzeko maisuei irabaziz. Behin hasiz gero, ezingo duzu amore eman.
Publikatze data: 2007Deiar sorginak basajaunen lagunei sorginkeria bat egin die. Lagun iezaiozu sendagai magiko aurkitzen. Denbora gutxi geratzen da. Basajaunen Kondaira euskal mitologian oinarritutako joko dibertigarria da. DBHko ikasgaiak berrikusteko modurik atseginena; Euskara, geografia eta Historiako gaiak landuz.
Publikatze data: 2003Baxu eta bere senideek Urdaibaira joateko erabakia hartzen dute. Baina zoritxarrez, heldu bezain pronto, ehiztariak agertzen dira eta bere taldeko guztiak ihesi doaz, Baxu berarentzat ezezaguna den Urdaibaiko biosferan bakarrik utzita. Lau jokalari desberdin aukeratu ditzakezu, eta lauren artean jokatu ere. Lagun iezaiezu bere familia aurkitzen.
Publikatze data: 2008