“Teotl Rise of God” 3D-ko abentura/puzzle eta 3. pertsonako joko bat da non zure Jainko berraragiztatzearen botereak baliatu beharko dituzun eguzkia eta ilargia haien kartzeletatik ateratzeko
Publikatze data: 20178Days - Bakea gure egitekoa da stick bikoitzeko shooter bat da zeinetan ezinbestekoa ez den mertzenario gisa jokatzen duzun G.O.D. Inc.-entzako (“Urrea, Petrolioa eta Diamanteak” ingelesez - GOOD Nasdaq). G.O.D. Enpresa Militar Pribatuen sektorean munduko liderra bihurtu da, eta haren negozio nagusia, bezeroek interes estrategikoak dituzten gatazka eremuetara bakea eramatea da.
Publikatze data: 2017“Ninja Savior”-rek erdiaroko Japoniara garamatza akzio handiko eta puzzlez beteriko arcade joko batean. Jokoan, gure protagonista bitxiak mota guztietako munstroei eta mamuei egin beharko die aurre. Japoniako Usuki herri zahar eta baketsuari buruzko istorio zahar bat dago. Gau beldurgarri batean, herria mamu eta munstro hilkor batzuek erasotua izan zen. Guztiak garaitzeko eta berriro herrira bakea ekartzeko, herritarrek Ninja Salbatzaileari deitu diote; bere inteligentzia eta borrokarako duen abileziarekin, kanpora atera, indar gaizto guztiak garaitu eta herria hondamenditik salba...
Publikatze data: 2015Unforgiven benetako western duelu baten emozio eta tentsioa sentiarazten dizkizun VR joko bat da. Lehiatu zaitez beste jokalari baten aurka milisegundo batek nor bizi eta nor hiltzen den erabaki dezakeen abentura batean…
Publikatze data: 2018StoneHeart tiro-joko batean oinarrituta dagoen 2D-ko plataforma da. Jokoan jokalariak maila bakoitzean aurkezten zaizkion arriskuei aurre egin behar die dituen gezi ezberdinak baliatuz.
Publikatze data: 2016Dynasti Feud plataforma ugaridun bazter-nahasle frenetiko bat da, lehiakorra eta taldeka jolasten dena (2-4 jokalari talde bakoitzeko). Lekuan edo online jokatu daiteke. Erakutsi zure gaitasunak jokoan ageri diren 40 pertsonaiekin, kolpe bakarreko heriotzekin, borrokatzeko mila modurekin eta estilo handiarekin.
Publikatze data: 2016Zenbait lagunek galdetu izan didate ea atzera itzultzea posible den; baina ez, gure pertsonaia aurrerantz doa, gora igo, tranpak eta ateak aktibatu, bideak zabaldu… zure arreta guztia behar du, bestela, ezinbestean hilda amaituko duzu (ez da bug bat, zu zara trabatuta amaituko duena, beraz, gauzak bi aldiz pentsatu behar dira). Pertsonaia kontrolatzeko bi botoi erraz ditugu: salto egin, mugitzeko, edota buruaz beste egiteko, zeren eta gaizki edo blokeatuta amaituko baduzu… hobe denbora aurreztu. Akatsa egin duzun lekutik apur bat lehenagoko kontrol-puntu batean agertuko zara berr...
Publikatze data: 2016Bi jokalarirentzako pentsatuta dagoen joko lehiakor bat da, bat baten aurka, eta ordenagailu bakar batean jolasten dena. Elektrizitate-sare baten gainean salto egitean datza jokoak, erortzen zaren bakoitzean uhinak sortzen dituzularik. Zure aurkariak berdina egin behar du eta, bietako bat sortutako uhinetako batek harrapatzen badu, kolpe bat galtzen du. 3 kolperekin bizia galtzen duzu, 6 bizi galtzerakoan jokoa galtzen duzu! Gainera, jokalarietako bat hiltzen den bakoitzean jokoan mailaz aldatzen da dibertsio amaigabe bat ziurtatuz (edo behintzat 10 minututako dibertsioa). Hauek dira jolasteko...
Publikatze data: 20171-4 jokalari. Ausaz sortzen diren olatuei salto egitean datza jolasa, zenbat eta olatu gehiagori salto egin orduan eta hobeto. Jokoaren helburua beste jokalariek baino gehiago bizirik irautea da, eta bakarka jolasten ari bazara, berriz, ahalik eta gehien bizirautea.
Publikatze data: 2017LAN tirogile frenetikoa! Akabatu zure etsai ikusezinak uhin-armarekin! Erne ibili uhin-leherketetan babes-gabe egoteaz. *Kontuz ibili Windows-en firewall-arekin jolasten duzun lehen aldian.
Publikatze data: 2017