Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 19

Flappy Surfer

Surfeatu ezazu olatu hau ahal duzun guztia! Kontrolak aski errazak dira grom batentzat: egin ezazu klik pantailaren ezker aldean abiadura txikiagotzeko eta eskuinean azeleratzeko.

Publikatze data: 2014/11/02
Joku mota: Trebetasuna, Abentura, Kirola
Plataforma: Mac OS, PC
Gomendatutako adina: Denak

Kinito Sports

Inoiz Joko Olinpiarretan parte hartu nahi izan duzu? Hau duzu zure aukera! Korrika, jauzi egin eta xabalina jaurti ezazu… Mundu guztiko jokalarien kontra lehiatu eta txapeldun bat bezala sentitu zaitez! Lehiakorra, erakargarria eta zirraragarria! Elkar zaitez Kinito Sports-ekin! Dominak irabazten hasi eta onena zarela frogatu!

Publikatze data: 2012
Joku mota: Kirola
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: Denak

Sei baietz

Aukeratu zure pertsonaia eta bihur zaitez Euskal Herriko herri kiroletako txapeldun nagusian. Herri kiroletako sei probatan onena zarela erakutsi beharko duzu, proba bakoitzeko maisuei irabaziz. Behin hasiz gero, ezingo duzu amore eman.

Publikatze data: 2007
Joku mota: Kirola, Heziketa jolasa
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 7+

Airez

Murgildu zaitez euskal herriko kirol ospetsuenean. Izan zaitez pilotari!!!

Publikatze data: 2012
Joku mota: Kirola
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Olympic Games92

Zenbatetan amestu duzu txapeldun olinpikoa izatearekin? Munduko zortzi errekor garaitu nahi al dituzu? Bartzelona 92 joko olinpiadetan edonork parte har dezakeela pentsazen al duzu? Hau da zure aukera! Aukera pila dituen benetako kirol simulagailu bati aurre egin beharko diozu: - 1 eta 4 jokalari bitartean. - Bi jokalari batera aritzeko aukera. - Proba guztietako entrenamenduak. - Haizea. - Dopina. Ez da gomendagarria, kontrol antidopina oso zorrotza baita. Gehiago eska daiteke? Izen desberdinarekin jokoaren beste bertsioak argitaratu dira olinpiadak egon diren beste urteetan: 1996, 2000 et...

Publikatze data: 1992
Joku mota: Kirola
Plataforma: PC DOS
Gomendatutako adina: Denak

Poli Díaz

Rocky klasikoa zen kasu bakarra software espainiarrean. Baino 1990ean Opera Sports-ek beste boxeo simulagailu bat aurkeztu egin zuen. 3D perspektiba erabat berria duen joko honek garai hartako kirol izar ospetsuaren babesa jaso zuen.

Publikatze data: 1990
Joku mota: Kirola
Plataforma: ZX Spectrum, Amstrad CPC, Msx 2, PC DOS, PC W
Gomendatutako adina: Denak

Frontón

Fronton izeneko joko honekin Aspe eta Asegarceko jokalari profesionalekin jolastu ahal izango duzu. Pelotarien animazioak egiteko pertsona errealen mugimenduak antzematen dituen teknologia sofistikatua erabili dute. Pelotari birtualaren gaitasun fisikoak (indarra, teknika eta abiadura) bat datoz irudikatzen duen pelotari errealak denboraldian izan duen jokoarekin. Zer eskaintzen dizu: - Banakako edo binakako txapelketa jolastu - Nahi dituzun kokapen, jokalari eta tantoak jolastu - Aspe eta Asegarceko 10 pelotari aukeran dituzu - Zazpi pilotaleku garrantzitsuenak IPhone, iPad, smartphone...

Publikatze data: 2014
Joku mota: Kirola
Plataforma: Android, iTunes
Gomendatutako adina: Denak

Slide Soccer

Hemen duzu Multiplayer-a Slide Soccer, agertoki eta jolasteko modu desberdinekin! Slide Soccer multijokalari honekin zure lagun edo munduko edozein jokalarirekin erronka egiteko aukera izango duzu. Sar iezazkiozu makinari ahal dituzun gol guztiak jokoak dituen maila desberdinetan. Aukera ezazu gustokoen duzun futbol zelaia. Bakoitzak bere ezaugarriak ditu. Zure tiroak sinpleak edo efektu dunak izan daitezke. Konbina itzazu baloiak agertoki bakoitzarekin (zurezkoak, metalezkoak, larru zaharrarekin, golf pilota edo errugbikoa). Joko-modalitate desberdinak proba itzazu: -Txandakakoa: Jokalari...

Publikatze data: 2014
Joku mota: Kirola
Plataforma: Android, iTunes, PC
Gomendatutako adina: Denak

iBasket

Saskibaloi joko honek zeharo harrapatuko zaitu! Helburua sinplea da: partida dirauen 90 segunduetan ahalik eta baloi gehien saskiratzea. Bidean zure kalifikazioa hobetzen lagunduko dizuten trikimailuak aurkituko dituzu: - Tiro hirukoitzek puntu gehiago emango dizkizute. - Baloia jarraian 3 aldiz saskian sartzen baduzu puntuak nola biderkatzen diren ikusiko duzu. - Egin ezazu tiro garbia eta denbora estra lortuko duzu! Eguneko ranking osoa: mundu guztiko jokalariekin lehiatu zaitez! Facebook Connect integratuta dauka. Zein da lehenengoa rankingean? Kalifikazioak konparatu eta ondo pasa zure la...

Publikatze data: 2010/06/16
Joku mota: Kirola
Plataforma: Android, iTunes, PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia