Slide Soccer

Hemen duzu Multiplayer-a Slide Soccer, agertoki eta jolasteko modu desberdinekin! Slide Soccer multijokalari honekin zure lagun edo munduko edozein jokalarirekin erronka egiteko aukera izango duzu. Sar iezazkiozu makinari ahal dituzun gol guztiak jokoak dituen maila desberdinetan. Aukera ezazu gustokoen duzun futbol zelaia. Bakoitzak bere ezaugarriak ditu. Zure tiroak sinpleak edo efektu dunak izan daitezke. Konbina itzazu baloiak agertoki bakoitzarekin (zurezkoak, metalezkoak, larru zaharrarekin, golf pilota edo errugbikoa). Joko-modalitate desberdinak proba itzazu: -Txandakakoa: Jokalari bakoitzak tiro bat egiten duenean txanda aurkariarena izango da behin eta berriz denbora bukatu edo jokalarietako batek gol helburua lortu arte. -Aldiberekoa: Bi jokalariek batera egiten den jaurtiketa egiten dute. -Txandaka anizkuna: Jokalari batek jokaldia bukatu baino lehen nahi dituen fitxa guztiak mugi ditzake. Behin jokaldia eginda, txanda hurrengo jokalariarena izango da. -Aldibereko anizkuna: Jokalari bakoitzak jokaldia egin baino lehen nahi dituen fitxa guztiak mugi ditzake. -Denboran: Jokalariak denbora mugatua dauka bere mugimenduak egiteko. Ez gehiago itxaron eta golak sartzen hasi!

Publikatze data: 2014
Joku mota: Kirola
Plataforma: Android, iTunes, PC
Gomendatutako adina: Denak
Lizentzia: Copyright

Programazioa

Ideateca-Ludei