Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 15

Batu ta batu

Batu ta Batu jokalari baten eta lau jokalariren arteko buru-hausgarri koloretsu bat da. Kolore bereko fitxak irristatu, konbinatu eta konbinatzen ditu, ehunka mailatan eta hainbat jolas modutara!. Batu ta Batu buruhausgarrien joko zirraragarria da, bakarrik jolastu edo erronka zoro baterako beste jokalari batzuekin bat egin dezakezuna.

Publikatze data: 2020
Joku mota: Abentura
Plataforma: PlayStation 4 (PS4), Steam, Xbox One
Gomendatutako adina: Denak

Treasure rangers

Treasure Rangers-en erronka dibertigarri bat aurkituko duzu. Jokalari bakar batentzat puzzle eta plataformak daude. Bertan, pertsonaia batzuen trebetasunak konbinatu beharko dituzu aurrera egiteko. Lucy, Eric, Roxy eta Randy ezagutuko dituzu. Taldean lan eginez gero, dena da posible! Zerbait gertatzen ari da auzoan! Zulo pila bat nonahi agertzen ari dira, eta suhiltzaileak ere ez dira egoera kontrolatzeko gai. Treasure Rangers-tarrek magiaz betetako kobazulo-sistema bat aurkituko dute auzoko lurpean: askatu zure lagunak, batu zure taldea eta konpondu misterioa!

Publikatze data: 2019
Joku mota: Akzio-abentura
Plataforma: PlayStation 4 (PS4)
Gomendatutako adina: Denak

Submersed

Beldurra, asmakizunen ebazpena, esplorazioa, borroka eta errekurtsoen kudeaketa klabeak izango dira Submersed-tik bizirik ateratzeko. Prest al zaude? Jack Ballard, Miamiko itsas erreskate zerbitzuko paramedikua da, emazte hil ondoren berriz ere lana berrartzen duena. Larrialdietako dei batek itsas instalazio arraro bateraino eramaten du. Bertatik bizirik atera ahal izateko gaitasun guztiak erabili beharko ditu.

Publikatze data: 2019
Joku mota: Abentura
Plataforma: PC, PlayStation 4 (PS4)
Gomendatutako adina: 18+
Adin mugaren arrazoia: Beldurra

8DAYS

8Days - Bakea gure egitekoa da stick bikoitzeko shooter bat da zeinetan ezinbestekoa ez den mertzenario gisa jokatzen duzun G.O.D. Inc.-entzako (“Urrea, Petrolioa eta Diamanteak” ingelesez -  GOOD Nasdaq). G.O.D. Enpresa Militar Pribatuen sektorean munduko liderra bihurtu da, eta haren negozio nagusia, bezeroek interes estrategikoak dituzten gatazka eremuetara bakea eramatea da.

Publikatze data: 2017
Joku mota: Tiro
Plataforma: PC, PlayStation 4 (PS4), Xbox One
Gomendatutako adina: 16+
Adin mugaren arrazoia: Biolentzia

Baboon!

Pirate Baboon tximino txikiaren uharteko babuinorik zitalena da. Hondamenak eragin ditu bere anti-grabitate izpi pistolarekin, uharteko banana guztiak tirokatu baititu. Orain guztiak flotatzen ari dira. Zer egin dezakegu orain? Tumbili gure heroi adoretsuak abenturari ekin beharko dio. Aitonaren kaskoarekin babestuta  abentura zirraragarri batetara botako du bere burua. Babuino gaiztoaren planak hondatu eta uhartea salbatzeko gai izango al zara? Elkar zaitez Tumbilirekin aventura zirraragarri honetara eta etsai ikaragarri hauen kontra borroka egin ezazu. Lagun berriak egin, istorio sinest...

Publikatze data: 2015
Joku mota: Abentura, Plataforma, Puzzle
Plataforma: PlayStation 4 (PS4), PS Vita
Gomendatutako adina: 3+