Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 58

a pet shop after dark

Landareak ureztatu, maskotei jaten eman eta EZ itzali argiak. a pet shop after dark abentura eta beldurrezko point & click jolasa da. Maskota-denda batean aldi baterako lana aurkitu duzu. Jabeak lana erraza dela esaten du: landareak ureztatu, maskotei jaten eman eta gaua bertan igaro besterik ez duzu egin behar. Gauza txiki bat bakarrik: edozer gertatuta ere, EZ itzali argiak.

Publikatze data: 2022
Joku mota: Akzio-abentura, Indie, Puzzle
Plataforma: iOS, Linux, PC W
Gomendatutako adina: 7+
Adin mugaren arrazoia: Beldurra

Shadow Racer

Autoko lau elementuak menderatzen ditu eta harana salbatzen du guduka, sekretu, pertsonaia harrigarri eta zirraragarriz betetako mundu gaizto bat esploratuz. Munduko gidaririk onenen aurkako lasterketa-desafio zirraragarria da hau. Historiara pasako zaren hurrengo Shadow Racer izango ote zara?

Publikatze data: 2022
Joku mota: Akzio-abentura
Plataforma: PC W, Steam
Gomendatutako adina: 12+
Adin mugaren arrazoia: Biolentzia

Ibilaldi Laburra

Txori pixelatu batek gainditu behar dituen erronken inguruko jokoa. Igo, ibili, eta hegan egin Picohalcon Probintzia Parkeko mendiko paisaia lasaietan zehar gailurrerako bidean.  

Publikatze data: 2019
Joku mota: Abentura
Plataforma: Linux, Mac OS, Nintendo Switch, PC W, PlayStation 4 (PS4), Steam, Xbox One
Gomendatutako adina: 12+

The Five Covens

The Five Convensen Gaartheko lurretara bidaiatuko dute abenturazaleek. Erreinu honetan azti eta sorginen bost familia bizi dira; bakoitzak bere ahalmen eta aztikeria propioak erabiltzen ditu. Brenda deitutako sorgin gaztea izango da jokoaren protagonista.

Publikatze data: 2021
Joku mota: Abentura, Indie
Plataforma: PC W
Gomendatutako adina: 12+

Ciao Nonna

Ofelia gaztearen pausoak jarraituko ditugu Ciao Nonnan. Bere amona zendu da, eta senide maitea agurtzeko bere jaioterrira, Tor Marinara, itzuliko da. Betidanik gorrotatu izan duen tokia da hiria; halere, abenturan aspaldiko lagunekin zein senideekin eta bizilagun berriekin harremanak berpizten ariko gara.

Publikatze data: 2020
Joku mota: Abentura
Plataforma: Game Boy Advance, PC W
Gomendatutako adina: 3+

Veggie Menace

Sorginkeria magiko huts batek Kindgomeko barazki guztiak bizirik jarri eta matxinatzen dituenean, Megi sorgin ibiltariari dagokio gauzak konpontzea. Bakarrik edo lagun batekin jolastuz perretxiko hiltzaile, tipulin blindatu eta are gehiago aurkituko duzu abentura honetan.

Publikatze data: 2022
Joku mota: Abentura
Plataforma: PC W
Gomendatutako adina: 12+
Adin mugaren arrazoia: Biolentzia

Avani

Basoan antzinako ezpata bat aurkitu ondoren, Avani protagonista iletsuak aspaldi kaiolatutako izaki zital bat askatzen du ustekabean. Batu zaitez abenturazko jolas honetara, lurralde usteldua esploratzean, barruan ezkutatzen den gaizkiaren aurka borrokatzean, eta izpiritu kaotikoa geldiaraztean, mundua suntsitu baino lehen.

Publikatze data: 2022
Joku mota: Akzio-abentura
Plataforma: PC W
Gomendatutako adina: Denak

Wonder Boy: The Dragon's trap

Meka-Dragoiak munstro bihurtuta, erdi gizaki, erdi musker, abenturazale bakarti bat bere bizitzako erronkari aurre egiten saiatuko da. Sendagai baten bila, gure antiheroi mutatuak Monster Land-eko tranpa guztiak arakatuko ditu... eta gauzak bota eta madarikatzen dituzten dragoiak garaituko ditu. Zenbat eraldaketa gehiago jasan ditzazke gorputz batek musker, sagu, piraña, lehoi eta belatz bihurtzen denean... Sei formaz aldatzeko gai den gure heroiak osatzen du akziozko eta abenturazko plataformen joko hau!

Publikatze data: 2017
Joku mota: Akzio-abentura
Plataforma: Android, iOS, Linux, PC W, PlayStation 4 (PS4), Switch, Xbox One
Gomendatutako adina: 12+
Irudia

Sword of the Necromancer

Zer egingo zenuke lagun maite bat heriotzatik berpizteko? Sword of the Necromancer RPG ekintza eta esplorazio jolas bat da, Rogue motako elementuekin. Bertan garaitutako etsaiak berpiztu ditzakezu berriz ere zure ondoan borroka dezaten. Bihur itzazu zure etsaiak aliatu Nigromantearen Ezpataren botere debekatuak erabiliz, eta lagundu Tamari ziega sakonera iristen Koko berpizteko adina botere lortzeko. Bildu munstroen armada txiki bat, arma eta erlikiekin parekatu eta joan zaitez mailaz igotzen zure artean dauden zaindariei aurre eginez.

Publikatze data: 2021
Joku mota: Akzio-abentura
Plataforma: Linux, Mac OS, PC W, PlayStation 4 (PS4)
Gomendatutako adina: 12+

SuperTux

Korrika eta saltoka ibiltzen da mundu eta pantaila ugaritan zehar, etsaien aurka borrokatuz, haien gainera salto eginez, behetik joz edo objektuak jaurtiz, indartzaileak eta beste gauza batzuk bidean hartuz. Historia moduaz gain, maila asko eskuragarri daude osagarri gisa edo komunitateak irekitako online foroetan. Edonork lagun dezake eduki horiek garatzen, mailen editore integratua erabiliz.

Publikatze data: 2022
Joku mota: Akzio-abentura
Plataforma: PC W
Gomendatutako adina: Denak