Madarikazio batek herria hartu du eta basoko espirituaren bila joatea erabaki dute haiek lagunduko dituelakoan. Espirituak badaki zer egin behar duen, edabe magiko bat prestatu behar du herria askatu ahal izateko baina… ez ditu behar dituen osagai guztiak. Hiru falta zaizkio! Neba-arreba bikotea haien bila joan beharko da mundu osoan zehar bidaiatuz, baina ez da erraza izango. Milaka arrisku dira haien zaien! Osagaiak lortzen ez badituzte herria betiko geldituko da harri bihurtuta, horregatik osagai bakoitza lortzeko dauden arriskuei aurre egin beharko diete haien ausardi guztirek...
Publikatze data: 2017Euskal hiztegia lantzeko aplikazio da hau. Bingo baten mekanika hartu egiten du eta Euskararen hiztegia lantzera bideratzen dugu. Aplikazioak 3 joko mota eta 3 testuinguru aurkezten ditu. Alde batetik, janari, objektu eta animalien buruzko hiztegia landu egiten da, eta bestetik, kategoria bakoitzak 3 joko mota edukiko ditu, hiztegia lantzeko bereziki landu direnak. Mota errezenak audioak eta testua eskaintzen du bingora jolastean, erdiko mailak berriz bakarrik testua aurkezten du. Azkeneko maila (zailena) bakarrik audioekin egiten du lan. Bai bakarka, bai binaka jolastu daiteke
Publikatze data: 2017Euskal pilotako simulagailua. 1 diskoa (CD-ROM) : soinua eta koloretan
Publikatze data: 2001Joko honetan planeta osoan zehar ibiliko zara, monopoly handi bat balitz bezala. Herritik herrira bidaiatuko zara monumentuak eta hiriak erosiz, eta beste erabiltzaileren batek zure hirian jausiz gero dirua ordaindu beharko du. Baina, bai hiriak eta monumentuak erosteko orduan, baita beste erabiltzaile bati dirua ordaintzeko orduan, mementu horretan zauden kontinenteari buruzko galdera bat agertuko da. Galdera asmatzen baduzu ordaindu beharrekoa gutxitu egingo da. Jokoa eta kultura bateratzen duen aplikazio honen bitartez, Lur planeta osatzen duten herriei buruz ikasi egingo duzu.
Publikatze data: 2017Ipuin honek Euskal Herriko paraje eta kultura ezagutzera laguntzen gaitu, bai istorioaren bitartez baita ipuinean zehar dauden minijokoen bitartez ere. Helene, Euskal Herriko gaztetxo bat da, eta Eskoziatik Harry bisitan etorri egin da. Helenek gure kultura eta gure paraje zoragarriak erakusteko irrikitan dago eta urte oso bat dauka horretarako. Ipuin honetan Donostiako Danborrada, Bizkaiko Gaztelugatze Doniene, Arabako mahastiak edo Nafarroako San Fermin jaiak ezagutuko dituzu, beste askoren artean.
Publikatze data: 2017Ipuin interaktibo honetan Aitorreri lagundu beharko diogu. Aitor mendian galdu egin da, baina laguntza magiko bat edukiko du: arkatz magikoa alegia. Arkatz honek idazten duena erreala bihurtzen bait da.
Publikatze data: 2015Bakarka edo lagunekin batera jolasteko joko hezitzailea. Iguanaren mihia erabiliz burbuilek gordetzen duten letrak lortuko dituzu. Baina dinamita bat jotzean burbuilen ilara guztia desagertuko da, euliek ere, ez dizute lana erraztuko.
Publikatze data: 2016Robotak desmuntatu eta konpondu kolore egokiarekin!
Publikatze data: 2020Errepasa itzazu (Replay) Adolfo Aguilar Abascalen bizitzako (Espainiar A Hirukoitza) momentu ilunenak eta saia zaitez konpontzen (Repair) bere bizitzan zehar ezagututako pertsonei eragindako kaltea.
Publikatze data: 2020Urte asko elkar ikusi gabe igaro ondoren, berriz ere Danaerekin egiten dugu topo. Berarekin gure bizitzako abenturak eduki genituen eta horiek pertsona bezala egin eta aldatu ziguten. Berriz ere gure artean dugula, garai bateko oroitzapenak datozkigu gogora eta gure buruari galdetzen diogu….Pena merezi al du berriz saiatzea? Remedium eleberri bisuala da eta bertan altuak, baxuak eta igarotako harreman bateko ziurgabetasunak aztertzen ditu. Denbora laburrez, fantasiazko mundu batean murgiltzen gara eta hartzen ditugun erabakiak Danaerekin dugun erlazioan eragina izango du. Zerk egiten du...
Publikatze data: 2020