Murgildu zaitez euskal herriko kirol ospetsuenean. Izan zaitez pilotari!!!
Publikatze data: 2012'Sugaarren mendian', Gestionet Multimediak garatutako ipuin interaktiboa da. Zuk aukeratuko duzu ipuinaren norabidea eta bukaera. Abentura hasteko prest?
Publikatze data: 2011Ikasi hondakinak sailkatzen modu dibertigarri batean.
Publikatze data: 2014/01/31Nairobitarra autobusak hogei urte eta milioi bat kilometrotan pilatutako esperientziak eta baloreak jaso nahi ditu 2 jokalarirentzako joko hezigarri honek. Fitxak aurrera eta atzera mugituz, jokalariak aukera izango du bidaietan gertatzen diren ezusteko onak eta txarrak jasotzeko, urrutiko herrialdeak hobeto ezagutu eta bertako biztanleen berri izateko. Zoriak erabakiko du gurpil bat zulatuta eta gelditzeko beharra izango duen, muga batean pasaportearekin arazoak izango dituen ala paisaia natural batez gozatu edo bertako biztanleen laguntza jasoz aurrera egin ahal izango duen.
Publikatze data: 2013/04/30Jokoaren helburua zukuak saltzeko saltokia muntatzea da. Horretarako minijoko dibertigarrien bidez enpresa bat sortzeko gainditu behar diren pausu berdinak jarraitu behar dira: Finantzaketa lortzea, hartzekodunekin negoziatzea, saltokia muntatzea eta bezeroak lortzea saltzen hasteko.
Publikatze data: 2013Hitzen Katapulta Euskara hutsean eta Euskara lantzeko aplikazio jolasgarria da. Hutsunez betetako hitzak ikusiko ditu erabiltzaileak eta letrak botatzen dituen katapulta baten bidez hitzak osatu beharko ditu. 3 maila ezberdin aurkezten ditu joko honek: mendia, hiria eta hondartza. Guztira 17 pantaila. Maila bakoitzean agertzen diren hitzak maila horren testuinguruarekin bat egingo dute. Box2D motore grafikoa erabili da jokoaren ekoizpenerako.
Publikatze data: 2013'Altxorraren bila', 3D-n garatutako gure azken jokoa da. Altxorra aurkitzeko, historia, geografia eta naturari buruzko galderak erantzun beharko ditugu.
Publikatze data: 2013'Munduan zehar' ipuin interaktiboan, Europan zehar bidaiatuko dugu: Erroma, Berlin, Mosku eta London bisitatuko ditugu. Guk erabakiko dugu zein garraiobide erabiliko dugun, eta hiri bakoitzeko zein lekuak ikusiko ditugun. Abentura hasteko prest?
Publikatze data: 2013'Minotauroaren labirintoan' jokoan, asmakizunak, esaera zaharrak eta Euskal mitologia landuko ditugu. Minotaurorengandik aldendu behar dugu, eta irteera aurkitu behar dugu. Irteerara lehenago heltzeko, objektu magiko batzuk aurkituko ditugu: liburua, edabe magikoa, eta makiltxo magikoa.
Publikatze data: 2013Jokoga Interactivek argitaratutako lehenengo bideojokoa Vr High dugu. Altuera esagutzeko errealitate birtual esperientzia bat da. Edozein mugikorrentzeko errealitate birtualerako gailuetan erabiltzekoa, Google Cardboard bezalako gailu batean. Gozatu garaieraren esperientziaz.
Publikatze data: 2013