Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 550

Spider run

Runner estiloko joko frenetikoa non bere patu krudelatik ihes egin beharko duen armiarma bat zara. Ez zaitez ito intsektizida-hodei batean.

Publikatze data: 12/10/2014
Irudia

En boca cerrada no entran arañas

Bi jokalari, bat armiarma (intsektua, ez akzioa) eta bestea aretozaina da. Honek bisitariak esna eta armiarma urrun mantentzen saiatu behar da. Armiarmak lo hartzen duen jendea infektatzen du.  

Publikatze data: 12/10/2014
Irudia

Terror Moon

Petrolio-zulatzailea zara eta armiarma arraro bat aurkitu duzu izotz-bloke batean. Baino hartu bezain laster ohartu zara ez dala armiarma soila, ilargia armiarmek inbadituko duten etorkizunerako ataria baizik. Haiengandik ihes egin behar duzu bizitza salbatzeko.

Publikatze data: 2014/10/12
Irudia

Aracnofobia

Arcade joko honetan armiarma bat bestearen ondoren erortzen doaz eta soldadu batek hauengandik ihes egin beharko du. Armiarmak akabatzen doan neurrian puntuak metatuko ditu.

Publikatze data: 12/10/2014

Spiders ate my grandma

“Spiders ate my grandma” hain modan dauden lehen pertsoneko Survival Horror-en inguruan txantxetan ari den jokoa da. Armiarma mutante erradiatkiboen inbasio batengandik ihes egin behar duen 80 urteko agure bat zara. Bere biloba Junior behean  itxoiten dauka. Armiarma hauek gauza bakar bati diote beldurra, suari, eta gure amonatxoak eskura daukan guztia erabili beharko du sua egin eta armiarmak urrun mantentzeko. Ez da erronka erraza oso motel dabilen agure batentzat. Ekin iezaiozu abenturari!

Publikatze data: 12/10/2014
Irudia

Light

Jokoa: Light "survival horror" joko bat da, hau da, gure trebetasunaz soilik baliatuko gara. Ez dugu ez armarik ez laguntzarik izango eta giro ilun eta makabro batean egongo gara. LIGHT-en helburua antzeslekuan dauden argiak piztu eta hurrengo mailara igarotzea da. Zein da zailtasuna? Ilunpetan gaude eta zutargi zahar bat besterik ez dugu gure bidea argitzeko. Istorioa Light-en Vlad gara, iluntasunari beldurra dion banpiroa. Bere helburua inguratzen duen mundua argitzea da. Iluntasunak sekulako amesgaiztoak sorrarazten dizkio. Agatha neska izugarria da eta gure protagonista ikaratzen...

Publikatze data: 2014
Joku mota: Survival horror
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 12+

Don Celes

Hamar mail dituen bideojoko berri honetan aurkituko dituzun pertsonaiekin Celes jaunaren betiko binetekin gehiago gozatu ahal izango duzu.

Publikatze data: 2012
Joku mota: Plataforma
Plataforma: Android, iTunes
Gomendatutako adina: Denak

Flappy Surfer

Surfeatu ezazu olatu hau ahal duzun guztia! Kontrolak aski errazak dira grom batentzat: egin ezazu klik pantailaren ezker aldean abiadura txikiagotzeko eta eskuinean azeleratzeko.

Publikatze data: 2014/11/02
Joku mota: Trebetasuna, Abentura, Kirola
Plataforma: Mac OS, PC
Gomendatutako adina: Denak

Conquistador

Munduaren Amaiera konkistatzea adore handia dutenentzat erreserbaturiko zeregina da. Abentura hau hasiko dutenek arrisku handiak gainditu beharko dituzte. Dibertsioz beteriko jokoa duzu hau: plataformaz aldatu hutsera erori gabe;  ihes egin harri erraldoi batek zu zanpatu baino lehen; krokodiloz beteta dagoen ibaian gora joan; kontuz armiarma, saguzar, estalaktita eta bidean aurkituko dituzun ehundaka tranpekin. Zure bidean topatuko dituzun arriskuak saihestu eta Munduaren Amaiera zurea izango da. Zenbat abenturazale behar izango dituzu abentura amaitzeko? Mugimendu bakarra beharko duzu s...

Publikatze data: 2014
Joku mota: Abentura, Plataforma
Plataforma: Android, iTunes
Gomendatutako adina: Denak

Hauntrix

Jokoaren helburua lehiakidea baino pertsona gehiago ixtea da. Horretarako txanda bakoitzean bi lerro azalduko zaizkizu, bat horizontala eta bestea bertikala, eta zure txanda denean tableroan jarri ahal izango dituzu. Hau egiteko klik egin egokitu zaizun lerroan eta tableroan.

Publikatze data: 2014
Joku mota: Adimena, Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak