Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 530

Halresa

Halresa shoot’em up-en mundu geldian berrikuntzak sorrarazi nahi dituen jokoa da. Horretarako galdera hau erantzun beharko duzu: Posiblea al da jokalariak tirokatzen ez dituen shoot'em up-a? Ideia berritzaile honetatik abiatuz, Halresaren gameplay-a musika elektroniko eta milaka kolore tiroen mundu abstraktu batean igarotzen da. Jokoaren helburua etsaia garaitzea da, azken honek egindako tiroak jokalariaren ezkutuan errebotatuaraziz. Baina ezkutua ez da tiro guztiak itzultzeko gai, kolore berdinekoak direnak baizik (ezkutu berdeak bala berdeak itzultzen ditu, ezkutu gorriak bala gorriak, eta...

Publikatze data: 2014

Kirino

Harrapakina eraman ezazu, hil itzazu zonbiak eta esplora itzazu ziegak. Laguntza menuaren bitartez lortuko duzu.

Publikatze data: 2014
Joku mota: Roguelike
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Endless drunk

Lagundu mozkor honi etxera heltzen, gaua luzea izan baita.

Publikatze data: 2014
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: 16+

Amildegitza

Anima zaitez gure bideojolas berria frogatzera! Mugi ezazu bola, gorantza eta beherantza, eskuinera eta ezkerrera, mapan agertzen diren letrak ikutzen erakusten dizugun hitza bukatzeko eta hurrengo mapara pasatzeko.  

Publikatze data: 2013
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: 7+

Ximun

48 orduetan egindako joko honek GameBoy edo GameBoy Colorrean “Simon” joko klasikora  jolasteko aukera ematen dizu.

Publikatze data: 25-05-2014
Irudia

Geoformas

Behean azalduko zaizun puzzlea goian agertuko zaizkizun piezekin osatu beharko duzu. Piezak, koloreak eta txandaketak aldatu beharko dituzu. Kontuan eduki ezazu bi geruza direla, bat argia eta bestea pixka bat ilunagoa.

Publikatze data: 25-05-2014
Irudia

Hello Donostia

Sven Thronblard oporretan Donostia ezagutzera etorri den turista suediarra da. Bere elur-orein maiteak bere anaia Olafen esku utzi ditu. Hiria sakontasunean ezagutu nahi du: gastronomia, ohiturak, kultura… Baina bisitatzen dituen leku guztietan arazoak topatuko ditu. Lagun iezaiozu hauek ebazten!

Publikatze data: 25-05-2014

Pirates of the Cantabrian

Santa Clara uharteko urre ezkutua eraman nahi duten pirata batzuk irla setiatu dute. Urrerik gabe geratu ez zaitezen hil itzazu ahal dituzun guztiak.

Publikatze data: 25-05-2014
Irudia

Frozen gunner

Izoztutako unai batek bere mundua berotu nahi duen gaiztoaren atzetik doa. Egoera hau sahisteko bere hotz/bero pistola erabili beharko du.

Publikatze data: 25-05-2014

Return to Castle Urgull

Croissant jeneral gaiztoaren soldaduek hiria inbaditu dute… berriro. Herritarrek itxaropen bakarra dute: heroi batek gorila mutante gaiztoen gudarostea garaitu eta ikurrina zuri-urdina berreskuratzea.

Publikatze data: 25-05-2014