Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 532

Mundupoly

Joko honetan planeta osoan zehar ibiliko zara, monopoly handi bat balitz bezala. Herritik herrira bidaiatuko zara monumentuak eta hiriak erosiz, eta beste erabiltzaileren batek zure hirian jausiz gero dirua ordaindu beharko du. Baina, bai hiriak eta monumentuak erosteko orduan, baita beste erabiltzaile bati dirua ordaintzeko orduan, mementu horretan zauden kontinenteari buruzko galdera bat agertuko da. Galdera asmatzen baduzu ordaindu beharrekoa gutxitu egingo da. Jokoa eta kultura bateratzen duen aplikazio honen bitartez, Lur planeta osatzen duten herriei buruz ikasi egingo duzu.

Publikatze data: 2017
Joku mota: Abentura, Kultura
Plataforma: Android, iOS
Gomendatutako adina: 12+

Nire herri maitea

Ipuin honek Euskal Herriko paraje eta kultura ezagutzera laguntzen gaitu, bai istorioaren bitartez baita ipuinean zehar dauden minijokoen bitartez ere. Helene, Euskal Herriko gaztetxo bat da, eta Eskoziatik Harry bisitan etorri egin da. Helenek gure kultura eta gure paraje zoragarriak erakusteko irrikitan dago eta urte oso bat dauka horretarako. Ipuin honetan Donostiako Danborrada, Bizkaiko Gaztelugatze Doniene, Arabako mahastiak edo Nafarroako San Fermin jaiak ezagutuko dituzu, beste askoren artean.

Publikatze data: 2017
Joku mota: Ipuin interaktiboa
Plataforma: Android, iOS
Gomendatutako adina: 7+

Letra magikoak

Ipuin interaktibo honetan Aitorreri lagundu beharko diogu. Aitor mendian galdu egin da, baina laguntza magiko bat edukiko du: arkatz magikoa alegia. Arkatz honek idazten duena erreala bihurtzen bait da.

Publikatze data: 2015
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: Android, iTunes
Gomendatutako adina: 7+

Bubble letrak

Bakarka edo lagunekin batera jolasteko joko hezitzailea. Iguanaren mihia erabiliz burbuilek gordetzen duten letrak lortuko dituzu. Baina dinamita bat jotzean burbuilen ilara guztia desagertuko da, euliek ere, ez dizute lana erraztuko.

Publikatze data: 2016
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: Android, iTunes
Gomendatutako adina: 7+

RoboPair

Robotak desmuntatu eta konpondu kolore egokiarekin!

Publikatze data: 2020
Joku mota: Akzio-abentura
Plataforma: Linux, Mac OS, PC W
Gomendatutako adina: 18+
Irudia

REPLAY & REPAIR

Errepasa itzazu (Replay) Adolfo Aguilar Abascalen bizitzako (Espainiar A Hirukoitza) momentu ilunenak eta saia zaitez konpontzen (Repair) bere bizitzan zehar ezagututako pertsonei eragindako kaltea.

Publikatze data: 2020
Joku mota: Abentura
Plataforma: PC W
Gomendatutako adina: 18+

Remedium

Urte asko elkar ikusi gabe igaro ondoren, berriz ere Danaerekin egiten dugu topo. Berarekin gure bizitzako abenturak eduki genituen eta horiek pertsona bezala egin eta aldatu ziguten. Berriz ere gure artean dugula, garai bateko oroitzapenak datozkigu gogora eta gure buruari galdetzen diogu….Pena merezi al du berriz saiatzea? Remedium eleberri bisuala da eta bertan altuak, baxuak eta igarotako harreman bateko ziurgabetasunak aztertzen ditu. Denbora laburrez, fantasiazko mundu batean murgiltzen gara eta hartzen ditugun erabakiak Danaerekin dugun erlazioan eragina izango du. Zerk egiten du...

Publikatze data: 2020
Joku mota: Abentura
Plataforma: Linux, Mac OS, PC W
Gomendatutako adina: 18+

Re-Pair

Jolas zoriontsu eta sortzailea

Publikatze data: 2020
Joku mota: Abentura
Plataforma: PC W
Gomendatutako adina: 18+
Irudia

Pingu Crash

Pingu kapitainak herritarren bizitzak aztertu eta konponduko ditu planeta urrun batean. Ondoren  bidaia espaziala jarraitzeko asmoa du.

Publikatze data: 2020
Joku mota: Abentura
Plataforma: PC W
Gomendatutako adina: 18+

Nott in Delivery

Banaketa-kamioia matxuratu da ezerezaren erdian. Har ezazu espazio-jantzia eta atera zaitez konpontzera!

Publikatze data: 2020
Joku mota: Abentura, Puzzle
Plataforma: PC W
Gomendatutako adina: 18+