Joko dibertigarri honek gai oso serioa jorratzen du: gazteen lan baldintzen inguruan dagoen estabaida. Jokalaria lizentziatu berria da eta bere ametsa lortzeko mailaz igo eta enpresari garrantzitsu ba...
Publikatze data: 2012
MINIMAP, Euskal Herrian sortutako bideo-jokoen mapa, Tabakaleratik bultzatu eta elkarlanean garatutako proiektua da. Honen bidez, Euskal Herrian sortutako bideo-jokoak bildu, sarbidea eman eta ikusteko aukera izatea da helburua. MINIMAP egitasmoak mota guztietako bideo-jokoak biltzen ditu: ezagunak, komertzialak, independenteak, artistikoak… era horretan sortzaile guztiek, bai amateur-ak nola profesionalak, beraien lanak gehitzeko aukera dute, guztien gozamen izan daitezen.
MINIMAPen bidez bideo-jokoen informazioa kontsulta dezakezu eta, sortzaileek aukera ematen duten kasuetan, baita jolastu ere.
Bideo-jokoren bat mapan gehituz parte hartu nahi baduzu, irakurri Parte hartu atala.
Eskerrik asko!
Anima zaitez MINIMAPan parte hartzera!
Horretarako, webean proposatzen dizkizugun urratsak jarraitu eta partekatu nahi duzun informazioa gehitu behar duzu. Kontuan izan Euskal Herrian sortutako bideo-jokoak soilik onartzen ditugula, ondorioz beste lurraldeetan sortutakoak ez ditugu onartuko. Bideo-jokoa edozein jatorri, izaera edo motatakoa izan daiteke, betiere, informazioa gehitzean eskatzen diren baldintzak betetzen baditu.
Bideojokoak mapan gehitzeko bi bide daude:
Informazioaren edizioan lanak egiteko eskumena jasotzen du Tabakalerak. Gure asmoa ez da, inola ere, edukien kontrol zorrotza egitea, eta are gutxiago mugatzea, baina bai ahalik eta era egokienean azaltzea. Adibidez, gure editore taldeak edukia guztiak euskaraz, espainolez eta ingelesez ipintzen ditu. Hala ere, iradokizunik izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan helbide honetan: medialab@tabakalera.eus
Eskerrik asko parte hartzeagatik!
Proiektuaren eta webgunearen kudeaketa: Medialab Tabakalera.
Web programazioa eta diseinua: Iametza interaktiboa.
Dena den, MINIMAP jolasean proiektuaren hastapenak pertsona-talde honi eskertu behar dizkiogu: Carlos González (dinamizazioa), Xavier Balderas (Web programazioa) eta Daniel Artamendi, Xavier Balderas, Iñaki Huarte, Iruri Knörr, Arturo Monedero eta Joannes Txabarri beraien ezinbesteko laguntzagatik eta kolaborazioagatik.
Medialab Tabakalera: medialab@tabakalera.eus
Medialab Tabakalera
Emakume zigarrogileen plaza, 1
2012 Donostia / San Sebastian
T: +34 943 47 50 50