I have no money and I must go on

Zure etxean lotan daude eta zuk dirua behar duzu festa batera joateko. Aurkitu ezazu dirua zure etxeko gela ilunetan zehar, baino ez baduzu harrapatuta izan nahi isilik ibili beharko duzu. Zure bihotz taupaden laguntza izango duzu etxe ilunaren barrena orientatu ahal izateko. Bide okerretik bazoaz taupadak azkartuko dira eta harrapatuta izateko zorian egongo zara. Nola jolasten da: erabili ezazu sagua pantailan zehar mugitzeko. Objektu bat jotzen baduzu zigortua izango zara. Zure aurrean azalduko zaizkizun objektuak erabili ahal izateko egin klik saguaren ezkerreko botoian. Dirua edo ate bat ez den zerbait erabiltzen baduzu, zigorra jasoko duzu. Iluntasunean argitasun pixka bat lortu nahi baduzu sakatu saguaren eskuineko botoia eta teléfono mugikorraren argia piztuko da, baino ez gehiegi erabili beste zigor bat ekidin nahi baduzu. Zailtasun maila aukeratzen baduzu etxean barrena aurreratzea lortuko duzu. Saiatu zaitez zure etxearen banaketa gogoratzen. Zailtasun mailan igotzen zoazen neurrian, gela eta objektu gehiago aurkituko dituzu. Dirua azkeneko gelan dago eta handik urrun zaudenean zigorrak ez dira hain gogorrak izango. Eskuarekin objetu bat ikutzen duzunean izango duzun zigorra objektua erabiltzen duzunean baino leunago izango da. Zailtasun maila altuenetan ez dago Danjer barrarik eta gainera kanpoan euria ari duenez zure bihotz taupadak entzuteko arazoak izango dituzu. Azkar ibili zaitez! Zailtasun handietan noiz behinka trumoiak izango dituzu eta gela argitu egingo da, baino aldi berean Danjer maila ere handitu egingo da. Zer da danjer? The Curse of Monkey jokoaren Danjer Cove Type-aren aipu bat da. Ongi pasa!

Publikatze data: 2013-01-27
Topaketa: Global Game Jam 2013 Bilbao

Kredituak

Marcos Paulis: programmer.

Ivan Perez: game designer and programmer.

David Gracia: sound assistant.

Mary: graphics.

Irudia