Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 9

I have no money and I must go on

Zure etxean lotan daude eta zuk dirua behar duzu festa batera joateko. Aurkitu ezazu dirua zure etxeko gela ilunetan zehar, baino ez baduzu harrapatuta izan nahi isilik ibili beharko duzu. Zure bihotz taupaden laguntza izango duzu etxe ilunaren barrena orientatu ahal izateko. Bide okerretik bazoaz taupadak azkartuko dira eta harrapatuta izateko zorian egongo zara. Nola jolasten da: erabili ezazu sagua pantailan zehar mugitzeko. Objektu bat jotzen baduzu zigortua izango zara. Zure aurrean azalduko zaizkizun objektuak erabili ahal izateko egin klik saguaren ezkerreko botoian. Dirua edo ate bat...

Publikatze data: 2013-01-27
Irudia

Blood porters

Jokoaren helburua bihotzak behar duen odol kopurua eramatea da. Jokolaria nano-bot bat da eta bere egin beharra oxigenoa eta zelula gorriak eta txuriak bihotzera eramatea da. Aldi berean  birusak eta bakterioak saihestu eta eskuinean eta ezkerrean dituzun objektuak hartu beharko ditu. Jokoaren bukaeran eskatu zaion odol kopurua lortu badu, irabazi egingo du, baino ez bada iristen edo pasa egiten bada, galdu egingo du. Bakterioek odol kopurua gutxitu egiten dute eta birusek nano-botaren portaera aldatzen dute.

Publikatze data: 2013-01-27
Irudia

Tin Man

Scroller jokoa non zure bihotzaren taupadekin kontuz ibili behar duzun azalduko zaizkizun oztopoak eta tranpak saihesteko.

Publikatze data: 2013-01-27
Irudia

Spiteful heart

Jokoaren helburua bihotz gaizto bat menperatzea da eta lortzeko eskatzen duen guztia emango diozu. Jokoaren hasieran erakarri nahi duzun pertsona mota aukeratuko duzu eta  bere ezaugarrien arabera eskatzen dizkizun opariak emango dizkiozu bere inguruan daukan babesa suntsitzeko. Oparia egokia izan beharko du bestela bihotza erotu egingo da eta berriz blindatu egingo da.

Publikatze data: 2013-01-27

Thrombo racer

Nahiago duzun birus, bakteria, koagulu edo akaroa aukera ezazu: Hauekin bihotzeraino iritsi zaitez eta  gerarazi itzazu bizi-konstanteak zure erregearen handitasuna lortzeko. Bihotz taupadak jarraitu eta oztopoak zure aurkariak  baino azkarrago gainditu beharko dituzu.

Publikatze data: 2013-01-27

Heart of butt

Geldirik egon zaitez kaxaren barnean. Jokoa pantaila bakar batean jazotzen da eta ezingo duzu ez scroll-a mugitu ez pantailaz aldatu. Whac-A-Mole-n oso antzekoa da baino satorrak jo ordez bihotzak jo beharko dituzu. Tximu ipurdi itxura duten bihotzak daude ere eta hauetako bat jotzen baduzu tximu erakargarri bat azalduko zaizu eta denbora galtzearekin zigortuta izango zara.

Publikatze data: 2013-01-27

Cholesterol killer

48 ordutan sortutako bideojokoa, Delirium Cafen, 2013ko Global Game Jam topaketan. Giza-arteria batean dagoen nanobot bat kontrolatzen duz eta globulo txuriak ekiditzeko ahal duzun kolersterol gehien jan beharko duzu.

Publikatze data: 2013-01-27
Irudia

HassleHeart

Bihotz hotzeko robot sentimendu gabea zara eta  zure bateria merkea bukatzear dago. Tin Man-i gertatzen zaion bezala giza bihotz bat nahi duzu, baino berari ez bezala zure helburua lortzeko norbait hil egin beharko duzu. Gizakiek desio desberdinak dituzte eta abiadura desberdinetan mugitzen dira. Fatboyek hanburgesak gustokoak dituen bitartean, Smokerrek ez ditu atsegin eta azkarrago mugitzen da. Giza bihotz bat lortzen duzunean zure bateria zaharra baztertzeko aukera izango duzu eta bizitza luzeago eduki eta abiadura handiagoetara iristeko ahalmenak bereganatuko dituzu. Zure giza bihotza agor...

Publikatze data: 2014

Looking for love

Bi jokalarientzako den plataforma honetan bihotz guztiak jaso beharko dituzu eta zure bikotearekin elkartu benetako maitasuna aurkitu nahi baduzu. Bikote jator baten oinarria elkarrenganako konfiantza eta sakrifizioan datza, baino kideetako batek beti bestea baino gehiago arriskatzen du. Bikotearentzako hilgarria den errutinatik ihes egiteko oporrak hartu eta joan zaitez urrutiko hondartza batera (bakarrik joan zaitezke). Bata bestearen ordez jauzi egin dezakezue… baino kontuz, ez elkarri zapaldu!

Publikatze data: 2013/01/26