Deabruak ispilu magikoa Sergend maltzurrari eman dio. Bertan bere islada begiratzen duena zoratu egingo da, gizon-emakumeen beldur eta pasioak ikusten baitira. Maltzurrek beren gaiztakeria aurrez aurre begiratu dezaketen bakarrak direnez, Sergendek ispiluarekin bere domeinuetan dauden borondate oneko pertsona guztiak akabatu nahi ditu. Bere plana oso azkar betetzen ari duela ikusita, ausardiaz beteta ispilu magikoa herrialdeko monasterio bakarrera eraman du. Bertako monjeak ez dute magia iluna ezagutzen eta ispiluaren boterearen aurrean amore eman dute. Bizirik irten diren gutxiek argi ikusi dute ezin dutela ezer egin eta atsekabetuta ihes egin dute. Sergenden herrialdeetatik haratago mezulariak bidali dituzte laguntzaren bila. Bronhir zaldunak berri tristeak jaso ditu eta ispilu madarikatuaren tiraniarekin bukatzea erabaki du, baina bidean Sergenden lekaioek harrapatu dute eta ostatu batean itxi. Abentura hemen hasten da.
Publikatze data: 1991
Joku mota:
Abentura
Plataforma:
ZX Spectrum
Gomendatutako adina:
Denak
Lizentzia:
Copyright
Publikazioa: Dinamic Software.
Raúl López: Grafikoak.
Pedro José Rodríguez Larrañaga: Programazioa.