KERMAN sistema harritsuaren ondoren SAGAR harana aurkitzen da, inguruko etsaien gotorleku handiena. Ez dago gotorlekua erasotuko duen armada, makina edo heroirik. KRUGGER da saia daitekeen pertsona bakarra. Ez da armada, ez makina, ezta heroia ere, «BESTIAL WARRIOR-a» baizik. HELBURUA Hiru lehen sektoreetan zehar kokatuta dauden C70-MAGNUM armaren hiru muntadurak aurkitzea. Arma zure eskutan duzunean, laugarren sektorea, etsaiaren base nagusia, zeharkatu ezazu. GUN-a FX STICKA Bestial Warrior-ek GUN-STICKA tiro sistema txertatu dio bertsio honi. Orain Krugger ez da abenturaren protagonista bakarra: zure misioa GUN_STICKA pistolarekin bere etsaiak akatzea izango da. Zer da arraskata lortzeko egin behar den gauza bakarra: bi protagonisten arteko elkarlana. Krugger eta zu. Kruggerrek bidea erabakitzen du. Zuk hustutzen diozu.
Publikatze data: 1989
Joku mota:
Abentura,
Tiro
Plataforma:
Amstrad CPC,
Msx 2,
ZX Spectrum
Gomendatutako adina:
Denak
Lizentzia:
Copyright
Zeus Software.
Publikazioa: Dinamic Software.
Julio Santos García: Programazioa.
Raúl López: Grafikoak.