Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 124

Dumboa

Dumboa gure lehen 3Dko jokoa da Gonzalo konpositorearentzat opari gisa egina. Gure herriko auzo batean oinarritzen da. Arakatu kale ilunak eta giltzak eta jostailuak jasoaz, aurkitu irtenbide bat.

Publikatze data: 2019
Joku mota: Abentura
Plataforma: HTML5, PC W
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Merkatari

Aplikazio honetan artilearen sal-erosketan dabilen XVI. Mendeko Bilboko merkatari baten buruan sartuko zara. Zure lana, Gasteizen artilea erostea eta Bilboko portuan atzerriko merkatariei saltzea da. Irabaziak edukiz gero, urtero zerga batzuk ordaindu beharko dituzu, zerga horiek Bilboko Kontsulatua eraikitzeko erabiliko direlarik. Izan ere, jokoaren xedea Bilboko Kontsulatua eraikitzeko beharrezko zergak biltzea da, eta hori zure negozioa ondo joaten baldin bada bakarrik lortuko da. Aplikazio hau esker enpresaren kudeaketari buruz era dibertigarrian ikasteko aukera paregabea da. (Jatorr...

Publikatze data: 2017
Joku mota: Abentura
Plataforma: Android, iOS
Gomendatutako adina: 12+

Medikuak vs birusak

Medikuek gaixotasunen kontra borrokatu beharra daukate. Ospitalek ezin dute gaixoen zenbateko handiarekin, beraz medikuak kalera irten dira eta gaixotasunak sendatzen saiatzen dira. 3 mailatan zehar mediku taldea erabaki eta gaixoen kontra egin beharra duzu. Horetarako hainbat mediko aukeratu ditzakezu. Mediku bakoitzako kostu bat dauka eta sendagaiak arinago edo motelago, edo sendagai potenteagoak bota ditzake. (Jatorrizkoa)

Publikatze data: 2017
Joku mota: Abentura
Plataforma: Android, iOS
Gomendatutako adina: 7+

Mundupoly

Joko honetan planeta osoan zehar ibiliko zara, monopoly handi bat balitz bezala. Herritik herrira bidaiatuko zara monumentuak eta hiriak erosiz, eta beste erabiltzaileren batek zure hirian jausiz gero dirua ordaindu beharko du. Baina, bai hiriak eta monumentuak erosteko orduan, baita beste erabiltzaile bati dirua ordaintzeko orduan, mementu horretan zauden kontinenteari buruzko galdera bat agertuko da. Galdera asmatzen baduzu ordaindu beharrekoa gutxitu egingo da. Jokoa eta kultura bateratzen duen aplikazio honen bitartez, Lur planeta osatzen duten herriei buruz ikasi egingo duzu.

Publikatze data: 2017
Joku mota: Abentura, Kultura
Plataforma: Android, iOS
Gomendatutako adina: 12+

REPLAY & REPAIR

Errepasa itzazu (Replay) Adolfo Aguilar Abascalen bizitzako (Espainiar A Hirukoitza) momentu ilunenak eta saia zaitez konpontzen (Repair) bere bizitzan zehar ezagututako pertsonei eragindako kaltea.

Publikatze data: 2020
Joku mota: Abentura
Plataforma: PC W
Gomendatutako adina: 18+

Remedium

Urte asko elkar ikusi gabe igaro ondoren, berriz ere Danaerekin egiten dugu topo. Berarekin gure bizitzako abenturak eduki genituen eta horiek pertsona bezala egin eta aldatu ziguten. Berriz ere gure artean dugula, garai bateko oroitzapenak datozkigu gogora eta gure buruari galdetzen diogu….Pena merezi al du berriz saiatzea? Remedium eleberri bisuala da eta bertan altuak, baxuak eta igarotako harreman bateko ziurgabetasunak aztertzen ditu. Denbora laburrez, fantasiazko mundu batean murgiltzen gara eta hartzen ditugun erabakiak Danaerekin dugun erlazioan eragina izango du. Zerk egiten du...

Publikatze data: 2020
Joku mota: Abentura
Plataforma: Linux, Mac OS, PC W
Gomendatutako adina: 18+

Re-Pair

Jolas zoriontsu eta sortzailea

Publikatze data: 2020
Joku mota: Abentura
Plataforma: PC W
Gomendatutako adina: 18+
Irudia

Pingu Crash

Pingu kapitainak herritarren bizitzak aztertu eta konponduko ditu planeta urrun batean. Ondoren  bidaia espaziala jarraitzeko asmoa du.

Publikatze data: 2020
Joku mota: Abentura
Plataforma: PC W
Gomendatutako adina: 18+

Nott in Delivery

Banaketa-kamioia matxuratu da ezerezaren erdian. Har ezazu espazio-jantzia eta atera zaitez konpontzera!

Publikatze data: 2020
Joku mota: Abentura, Puzzle
Plataforma: PC W
Gomendatutako adina: 18+

Junk Collector

Zabortegi batean harrapatuta dago errobot bat eta helburua matxuratuak dauden lankideak konpontzea da. Bitartean, segurtasunetik ihes egiten saiatzen da, inguruak patruilatzen dituzten dronetatik, fokuetatik eta segurtasun-zaintzaileetatik datorren argia saihestuz.

Publikatze data: 2020
Joku mota: Abentura
Plataforma: Linux, Mac OS, PC W
Gomendatutako adina: 18+
Irudia