Quoridoren helburua taularen muturrera heltzen lehena izatea da. Baino ez da batere erraza izango, aurkariak hesiak jarriko dizkizu zure bidean. Ez arduratu, irteera bat dago beti. Baina, nork aurkituko du biderik motzena?
Publikatze data: 2013Ez ezazu matxinada onartu! Hauek antzeslekura iritsi baino lehen hil itzazu. ORG-ak eromenez hiltzen du! Jokoa 2004ko abenduaren 24ean egin zen 12. Euskal Encounterreko matxinadaren parodia duzu hau. Egun hartan ehundaka pertsonak kontzertu baten aurka matxinatu ziren , aulkiak jaurtiz eta antzeslekua inbadituz.
Publikatze data: 2013Duck Hunt 8 biteko Nintendo klasiko zaharraren konbertsioa da. Pantailan azaltzen diren ahateei tiro egin beharko diezu. Baino desberdintasun bat dago ordea: Nintendo pistola mitikoa erabili ordez zure behatza erabili beharko duzula ahateak ehizatzeko. Jokoa oso sinplea da: guk galdu arte txandak pasatu eta gero eta ahate gehiago hil beharko dituzu puntuazio altuagoak egin ahal izateko. Zeinen erraza, ezta?
Publikatze data: 2013Tetris arruntaren antzekoa baino ezaugarri berezi batzuekin. Zein da izen hain arraro honen jatorria? “Clay fighters 63 ⅓”-tik datorren txantxa bat da, 1985ean jaio bainintzen.
Publikatze data: 2013n
Publikatze data: 2013Jokoaren helburua ahal den etsai geihen akatzea da, beraien gainean salto eginez, eta ez uztea beraiek zu akatzea, noski. Etsaia iristen bada pantailaren goiko partean dagoen banderara eta lortzen badu hor egotea denbora nahikoa, galduko duzu jokoa.
Publikatze data: 2013j
Publikatze data: 2013Episode I: Contact Shoot-Em-Up PRG ukituak dituen estilo jokoa duzu. Helburua ahalik eta estralurtar gehien hiltzen dituzun bitartean bizirik irautea da. Horretarako espazio-ontzi hobeagoak erosi ahal izateko dirua irabazi beharko duzu. Jokoa Unity-n garatu dute.
Publikatze data: 2013Infekzioa geldiarazi behar duzu! Pilulak erabili itzazu birusa suntsitzeko. Kolore bereko 4 edo pildora gehiago konbinatu eta zure helburua lortuko duzu. Taulako goialdean dauden kolore bereko pildorak jaso eta kolore berekoak elkartuz jarri itzazu abian. Gogoratu ezazu zu zarela pildorak jaso eta jaurti ditzaken bakarra.
Publikatze data: 2013