Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 18

MIND: Path to Thalamus

MIND: Path to Thalamus First Person Puzzler bat da eta ingurune fantastiko eta surrealera eramaten zaitu. Elementu naturalak zure nahierara makurtuko dituzu istorio emozional honetan aurrera egin ahal izateko. Orain errealitate birtualean ere bai!

Publikatze data: 2015
Joku mota: Abentura, Puzzle
Plataforma: Linux, Mac OS, PC, Steam
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Kopanito All-Stars Soccer

Futbol azkarreko partida, zelaian arbitrorik gabe eta superbotere zoroekin! Agian ez dirudi serioa, baina bermatzen dugu hala dela. Kopanito-ren partidaren motorra ondo orekatuta dago eta jokalariaren gaitasunetan oinarrituta dago erabat.

Publikatze data: 2016
Joku mota: Indie, Kirola
Plataforma: Linux, Mac OS, PC, Steam
Gomendatutako adina: Denak

Itadaki Smash

Katsu hiriko jatetxe hoberenaren jabea da. Baina Tengogo-ko mafia erabakita dago janarian madarikazio bat jarriz bere negozioa hondoratzeko, platerak deabru ikaragarrietan bihurtuz. Gure heroiek bakarrik ahalko dituzte geldiarazi beren botere berrien laguntzarekin.

Publikatze data: 2021
Joku mota: Abentura, beat 'em up
Plataforma: PlayStation 4 (PS4), Steam
Gomendatutako adina: 12+
Adin mugaren arrazoia: Beldurra

Dynasty Feud. The night party

Dynasty Feud brawler frenetikoa da eta 2 eta 4 jokalarirentzat prestatua dago. Lokal moduan nahiz online jolastu daiteke, eta erakutsi 40 pertsonaiekin dituzun trebetasunak, kolpe bakarreko heriotzak, borroka modu ugari eta estilo asko.

Publikatze data: 2017
Joku mota: Abentura, Indie
Plataforma: PC W, Steam
Gomendatutako adina: 12+

Batu ta batu

Batu ta Batu jokalari baten eta lau jokalariren arteko buru-hausgarri koloretsu bat da. Kolore bereko fitxak irristatu, konbinatu eta konbinatzen ditu, ehunka mailatan eta hainbat jolas modutara!. Batu ta Batu buruhausgarrien joko zirraragarria da, bakarrik jolastu edo erronka zoro baterako beste jokalari batzuekin bat egin dezakezuna.

Publikatze data: 2020
Joku mota: Abentura
Plataforma: PlayStation 4 (PS4), Steam, Xbox One
Gomendatutako adina: Denak

Space Revenge

Bizitza berri bat ageri zen gure artera.... Planeta berria, hiri berria... Baina erasotuak izan ginen... Eta gurasoak hil zizkiguten. Zorionez Xanderrek jaso zigun. Urte hauk guztiak entrenatzen pasa ditugu, ikasten, hoberenak izatearen helburu bakarrarekin: MENDEKUA Space Revenge akzioa-esplorazioko jolasa da. Egon zaitez prest etsairen basearen auka jotzeko eta hainbeste desiratutako mendekua lortzeko. Goiko perpesktibarekin (top-down), kontrol bikoitzak, joystick bat apuntatzeko eta beste bat mugitzeko, sci-fi giroa eta jolasaren tentsioa barruraino sartzen den soinu banda.

Publikatze data: 2020
Joku mota: Akzio-abentura
Plataforma: Linux, PC W, Steam
Gomendatutako adina: 12+
Adin mugaren arrazoia: Biolentzia

Delta Squad

Delta Squad eskola zaharreko arkade jolasa da, 90eko hamarkadako momentuak bueltan ekartzeko prest, baina itsura bisuala modernoagoa eta garai berrietara egokitua. FullBlast-en jasandako inbasioaren ondoren, gure heroiek merezitako atsedena hartu dute. Baina dibertsioa ez da inoiz iraunkorra, eta Rumanovsky jeneralaren indarrek gizateriarekin amaitzeko gai den birus hilgarria kontrolatu nahi dute. Eta hau ezin da Delta taldearen zaintzapean gertatu! Haiek arduratuko dira Rumanovskyren planak geldiarazteaz mundua menderatzeko! Norbanako jolasa edo 4 lagunekin tokiko jolas kooperatibo modu...

Publikatze data: 2019
Joku mota: Akzio-abentura
Plataforma: Linux, Mac OS, PC, Steam
Gomendatutako adina: 16+
Adin mugaren arrazoia: Biolentzia

Aliceren ibaiak

Alicen eskutik aurkitu ezazu fantasia mundu bat non jokalariak bere beldurrei aurre egin beharko dien. Gezurra, inbidia, nagitasuna... presarik gabe jolasean aritzeko, irudi ederrenekin gozatzeko  eta Vetusta Morla taldeak espresuki sortutako soinu bandaz gozatzeko jolasa.

Publikatze data: 2013
Joku mota: Abentura, Adimena
Plataforma: Android, iTunes, Steam, Wii U
Gomendatutako adina: Denak