Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 37

0 A.D.

0 A.D. ("zero-ey-dee" ahoskatua), gaur egun Wildfire Jokoen garapenaren menpe dagoen "Real Time Strategy" (RTS) joko libre eta oparoa da. Antzinako zibilizazio baten burua zaren aldetik, behar dituzun baliabideak bildu behar dituzu indar militar bat jaso eta etsaiak menderatzeko. Historia zurea da. K.o. 0 urtea garai bat da, inoiz existitu ez dena: ohiko egutegia, K.a.1 urtetik, K.o.1 urtera doa, eta 0 urtea salto egiten da. Honek jokoaren fikzio historikoa islatzen du: nork irabaziko zukeen fakzio guztiak bata bestearen aurka jarriko balira?

Publikatze data: 2018
Joku mota: Estrategia
Plataforma: Linux, Mac OS, OpenBSD, PC
Gomendatutako adina: 7+

Delta Squad

Delta Squad eskola zaharreko arkade jolasa da, 90eko hamarkadako momentuak bueltan ekartzeko prest, baina itsura bisuala modernoagoa eta garai berrietara egokitua. FullBlast-en jasandako inbasioaren ondoren, gure heroiek merezitako atsedena hartu dute. Baina dibertsioa ez da inoiz iraunkorra, eta Rumanovsky jeneralaren indarrek gizateriarekin amaitzeko gai den birus hilgarria kontrolatu nahi dute. Eta hau ezin da Delta taldearen zaintzapean gertatu! Haiek arduratuko dira Rumanovskyren planak geldiarazteaz mundua menderatzeko! Norbanako jolasa edo 4 lagunekin tokiko jolas kooperatibo modu...

Publikatze data: 2019
Joku mota: Akzio-abentura
Plataforma: Linux, Mac OS, PC, Steam
Gomendatutako adina: 16+
Adin mugaren arrazoia: Biolentzia

RoboPair

Robotak desmuntatu eta konpondu kolore egokiarekin!

Publikatze data: 2020
Joku mota: Akzio-abentura
Plataforma: Linux, Mac OS, PC W
Gomendatutako adina: 18+
Irudia

Remedium

Urte asko elkar ikusi gabe igaro ondoren, berriz ere Danaerekin egiten dugu topo. Berarekin gure bizitzako abenturak eduki genituen eta horiek pertsona bezala egin eta aldatu ziguten. Berriz ere gure artean dugula, garai bateko oroitzapenak datozkigu gogora eta gure buruari galdetzen diogu….Pena merezi al du berriz saiatzea? Remedium eleberri bisuala da eta bertan altuak, baxuak eta igarotako harreman bateko ziurgabetasunak aztertzen ditu. Denbora laburrez, fantasiazko mundu batean murgiltzen gara eta hartzen ditugun erabakiak Danaerekin dugun erlazioan eragina izango du. Zerk egiten du...

Publikatze data: 2020
Joku mota: Abentura
Plataforma: Linux, Mac OS, PC W
Gomendatutako adina: 18+

Memento Vivire

Jolasaren helburua da fobiak dauzkaten gaixoei laguntza ematea. Horretarako gaixoaren buruan sartu beharko zara arazoaren errora iritsi ahal izateko.

Publikatze data: 2020
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: Linux, Mac OS, PC W
Gomendatutako adina: 18+
Irudia

Junk Collector

Zabortegi batean harrapatuta dago errobot bat eta helburua matxuratuak dauden lankideak konpontzea da. Bitartean, segurtasunetik ihes egiten saiatzen da, inguruak patruilatzen dituzten dronetatik, fokuetatik eta segurtasun-zaintzaileetatik datorren argia saihestuz.

Publikatze data: 2020
Joku mota: Abentura
Plataforma: Linux, Mac OS, PC W
Gomendatutako adina: 18+
Irudia

Arreglando el mundo

Inork ez daki yankiek baino hobeto mundua nola konpondu. Jolas hau hortan datza.

Publikatze data: 2020
Joku mota: Akzio-abentura, Arkade
Plataforma: Linux, PC W
Gomendatutako adina: 18+